Munduko personarik zaharrena hil da, 116 urtegaz
2006-08-29 02:00Maria Esther de Capovilla, munduko emakume eta personarik zaharrena (Errekorren Guinness Liburaren arabera), 116 urte eukazala hil da Ekuadorreko kostaldeko Guayaquile herriko ospitale batean. Antza danez, egun bi eroiazan neumoniak jota. Emakumea 1880an jaio zan.
Maria Esther de Capovilla, munduko emakume eta personarik zaharrena (Errekorren Guinness Liburaren arabera), 116 urte eukazala hil da Ekuadorreko kostaldeko Guayaquile herriko ospitale batean. Antza danez, egun bi eroiazan neumoniak jota. Emakumea 1880an jaio zan.
Errekorren Guinnes Liburuan Gerontologian aditua dan Robert Youngen esanetan, orain munduko personarik zaharrena Estadu Batuetako Tennessee estaduko Elizabeth Bolden da. Hori be 1880an jaio zan eta 116 urte bete barri ditu. Halanda be, oraindino ez dabe modu ofizialean sartu liburuan. Horregaitik, bitartean, munduko personarik zaharrena, oraingoz eta modu ofizialean, Puerto Rikoko Emiliano Mercado Del Toro da, 114 urtegaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!