Euskal Jokoen eta Ikastolen arteko Topaketak
2006-04-28 00:00 Kulturea
Ikastolen arteko Topaketak
Giroa berotzeko eta egitasmoaren barruan, apirilaren 7an Elorrion Ikastolen arteko Topaketak egin ziran. Bertan, San Nikolas Ikastola (Algorta), Abusu Ikastola (Bilbo), Bihotz Gaztea (Santurtzi), Andra Mari (Zornotza) eta Txintxirri Ikastola (Elorrio) izan ziran txingakaz, sokatiran eta zakuak eroaten. Ostean, zelan ez, bazkaria egin eben.
Bizkaie!
Deabruak Beltzak munduan
2006-04-28 00:00 Kulturea
Daborduko, nazinoarteko merkaduen ikerketa ugari egin dabez zabalkundearen ondorioak ikertzeko eta ekimenari gogor eutsi deutso taldeak. Orain arte, 9 ikuskizun egin dabez, 936 ekitaldi, 22 herrialde bisitau dabez eta, danetara, 350.000 kilometro egin dabez. Orain, 10. urteurrena ospatzeko, bira berezia antolatu dabe hamar herrialdetan zehar. Baina euren lurra ez dabe ahaztu eta Euskal Herrian jai erraldoia egingo dabe, oraindino zehaztu barik dagoan arren.
Bizkaie!
Ardaoaren Nazinoarteko V. Foroaren ondorioak
2006-04-28 00:00 Jan edanak
1. Estadu mailan, ardaogintza sektorearen eta administrazinoaren arteko adostasunaren beharra Europa eta mundu zabalari begira.
2. Era berean, ardaogintza sektorearen plangintza estrategikoaren preminea, berau, Errioxako Kontseilu eta Interprofesionalaren eredua izan daitekeelarik.
3. Mahastigintza eta nekazaritzan ikerketak egitea izango da aldaketa klimatiko barriari aurre egiteko bide egokiena.
4. Mahastigintza egokia eta hobekuntza teknologiko enologikoak izango dira oinarri etorkizuneko ardaoen ezaugarri organoleptikoak iraunarazoteko.
5. Merkatuei begira, ardaoen arteko desbardintasunak ezagutarazo eta kontsumitzaileen preparazinoa eta orientazinoa dira etorkizunerako ardatzak.
6. Estaduko ardaoak dira ...
Alkohola: ondo pasetako modu arriskutsua
2006-04-28 00:00 Jan edanak
Alkohola eta elikagaiak
Edari baten balio kalorikoa alkohol-graduaren araberakoa da. Aitatu dogunez, alkoholak 7 kilokaloria daukaz gramo bakotxeko, baina energia iturri horrek ez dau balio lan muskularra eragiteko, ‘kaloria hutsak’ diralako, hau da, mantenu gairik bakoak. Horrezaz ganera, degradetako alkoholak B multzoko bitamina ugari behar izaten dauenez, organismoa bakotasunaren mugan jarten dau. Beraz, edari alkoholdun asko kontsumiduteak elikabidea desorekatu egiten dau.
-Karbohidratoak: Alkohola kontsumiduteak hipogluzemia (odolean azukera kopurua murriztea) sortarazo leike elikagai solido karbohidratoakaz (ogia, arroza, gailetak, etab.) laguntzen ez ...
Leihotikan: 'Ilunago, ederrago'
2006-04-28 00:00 Musikea
Fitxa teknikoa:
· Disko hau 2006ko zezeilaren 13tik 26ra Iruñeko K estudioetan grabau, nahastau eta masterizau zan, teknikaria Alberto Porres izan zalarik.
· Produkzinoa: Marino Goñi eta Leihotikan.
· Diseinu grafikoa: Euskalgraf.
· Promozino argazkiak: Lander F. Arroiabe.
· Kanta guztiak Leihotikan taldearenak dira, 'No oirás' eta 'Korapilatuak' izan ezik. 'No oirás': Ezin Izan taldearena. 'Korapilatuak': doinua herrikoia eta hitzak Iñigo Ibarrarenak.
· Disko honetan kolaborau daben lagunak:
- Xabier Fernandez (Kerobia): ahotsa 'Industriapean alokatuak' kantuan .
- Jule Goñi: ahotsa 'Ilunago, ederrago' kantuan.
- 'Zure soineko urdina' kantuan: Rubén ...
Su Ta Garren hamaigagarrena, kalean
2006-04-28 00:00 Musikea
Kontzertuak
Daborduko, zuzenean aurkeztu dabe diskoa, Ibarran (Gipuzkoa). Lehenengo kontaktua ona izan zala dinoe eta aurrerantzean zer pasauko dan jakiteko, hona hemen kontzertuen zerrendea:
- Apirilak 21, Bilboko Santana 27 aretoan.
- Apirilak 22, Gasteizko Azkenan.
- Apirilak 29, Gatikan.
- Apirilak 30, Lazkaon.
- Maiatzak 6, Iruñeko Artsai aretoan.
- Maiatzak 20, Madrilen.
- Bagilak 2, Bartzelonan.
Bizkaie!
Josu Zabala: 'musikea da edozein herriren enbaxadorerik onena'
2006-04-28 00:00 BarriketanAdimenaren gimnasia eta garuna
2006-04-28 00:00 txutxu-mutxuan
Garunaren erreserbea
Orain dala urte batzuk pentsetan zan zahartzaroari lotutako neuronen galerea (neuronek garunaren erreserbearen zatirik garrantzitsuena dira) berreskuratuezina zala eta, beraz, hondamen kognitiboa be atzera buelta bako prozesua zala.
Guztiagaz be, animaliakaz eta gizakiakaz egindako hainbat ikerlanek agirian imini dabe, batetik, ez dala hainbeste zelula neurologiko galtzen eta, bestetik, pilaturiko neuronen kopurua baizen garrantzitsua dala lotura dendritikoak edo sinapsia (garuneko ehuna lotu eta komuniketan dauen zirkuitua) egoera onean eukitea, hau da, garuneko sarea modu egokian ibiltea.
Eta zelan eutsi ...
Water
2006-04-28 00:00 Zinemea
Istorioa 1938an garatzen da, ingelesen menpe baina Mahatma Gandhi-k zuzendutako burujabetze mobimentuan bete-betean sartuta dagoan India kolonialean. Hinduen arabera, andre bat ezkontzen danean, gizonaren erdia izatera pasetan da. Halanda ze, gizona hilten bada, andrearen erdia hil dala pentsetan da. Liburu sakratuek dinoe alargun batek hiru aukera daukazala: gizonaren anaiarik gazteenagaz ezkontzea, senarragaz batera errea izatea edo abnegazino bizitza gogorra izatea. Filmaren hasikeran, ezkontza bat ospatzen da: Chuyia, 8 urteko neskatila bat, hilaginean dagoan gizon bategaz ezkontzen dabe. Senarra ezkontzearen gauan ...
Mariluz Artetxe Argentinako FEVA zuzenduko dauen lehen emakumea da
2006-04-28 00:00 Euskaldunak munduan
Iratxe Ormatza
The bow
2006-04-28 00:00 Zinemea
Arrantzale zahar bat itsasoaren erdian bizi da umetatik bere itsasontzian jasotako neskato batek lagunduta. Neskatila horrek 17 urte noz beteko zain dago arrantzale zaharra, haregaz ezkondu ahal izateko. Bien bitartean, gaztetxuaren ezkonsaria maitasunez atontzeaz ganera, itsasontzira arrantzan doazen eta lotsabako jarduten ahalegintzen diran gizonezkoen kontra babesten dau. Neskatilea babesteko modua bitxia da benetan: musika tresna lez erabili ohi dauen arku batetik geziak jaurtiten dauz. Behinola, arrantzale ezezagunen talde bat itsasontzian sartu eta horreen artean unibersidadeko ikasle gazte eta lerden bat ...
Ortophonk Brasilen zuzenean
2006-04-28 00:00 Musikea
Ortophonk zuzenean:
- Apirilaren 17an eta 18an, Brasilen.
- Maiatzaren 13an, Gasteizeko Azkena aretoan, gaueko 22:00etan.
- Maiatzaren 26an, Arrasateko '3.60' aretoan.
- Garagarrilaren 2an, Madrileko Boadilla del Monte Jazz Jaialdian.
- Garagarrilaren 7an, Laudion.
- Garagarrilaren 15ean, Tenerifeko Jazz Jaialdian.
- Abuztuaren 10ean, Huescan.
- Abuztuaren 11, 12 eta 13an, Fuerteventurako Jazz Jaialdian.
Bizkaie!
'Ardaobidez, Arabako Errioxa' salgai daborduko
2006-04-28 00:00 Jan edanak
Inor azalpen luzeegietan galdu ez daiten, liburuari egitura praktikoa emon deutso egileak:
· Lehenengo atala: Arabako Errioxa ezagutzeko txangoak, oinez, bizikletaz
edo kotxez, lagunartean edo umeakaz hurreratzen diranentzako.
· Bigarren atala: enologiari buruzko oinarrizko jakingarriak. Upategira joatean
zer topau eta ikusiko dozuen eta bertan emongo deutsuezan azalpenak ulertzeko jarraibideak.
· Hirugarren atala: Arabako Errioxako upategien zerrenda osoa. Arabako
Errioxara joatean zeuon gustuaren araberako upategirik egokiena aukeratu ahal
izateko; bisitak, hartu-emonak, salmentak...
· Mapea: errepide eta herrien barri zehatza emoteaz gain, txangoen azalpena
eta upategien ...
‹‹ Aurrekoak
1
2
3
4
...
1711
1712
1713
1714
1715
1716
1717
1718
...
1878
1879
1880
1881
Hurrengoak ››
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...