Glenn Ford aktorearen begirada tristea amatau da

Bizkaie! 2006-08-31 02:00   Barriak

Jaiotzez kanadiarra izan arren (Quebec, 1916), bizitza osoa emon eban Glenn Ford aktoreak Estadu Batuetan eta bertan hil da 90 urtegaz (California, 2006). Zine amerikarrean egin eban pelikularik ezagunena 'Gilda' izan zan, Rita Hayworth aktoreagaz batera.

Jaiotzez kanadiarra izan arren (Quebec, 1916), bizitza osoa emon eban Glenn Ford aktoreak Estadu Batuetan eta bertan hil da 90 urtegaz (California, 2006). Zine amerikarrean egin eban pelikularik ezagunena 'Gilda' izan zan, Rita Hayworth aktoreagaz batera, baina Ford-ek beste hainbat film be egin zituan, azken urteotan bihotzeko arazoak izan arren.

1939an hasi eban ibilbide profesionala aktoreak, Zinearen Entziklopediaren arabera; ehundik gora pelikulatan hartu eban parte eta begirada tristedun cowboy legez izan zan ezaguna, komedia eta pelikula erromantikoak be egin arren ('Superman', 'Pocketful of Miracles', 'Don´t Go Near the Water' eta 'The Teahouse of August Moon').

Askotan onartu eban interpretazinoa arazoa zala berarentzat, izan be, ‘nire personalidadeari fideltasuna zor deutsat eta hori, aktore izanda, oso gatxa da mantentzea’. Horregaitik, beraren izakereari zuzen lotutako pertsonaiak interpretetea gustetan jakon.

Ford Quebecen jaio zan 1916ko maiatzaren 1ean, Gwyllyn Samuel Newton Ford izenagaz. New Yorken hainbat antzerki obratan lan egin ostean, 1939an agertu zan lehenengoz pantaila handian, 'Heaven With a Barbed Wire Fende' film erromantikoan.

1943an, Eleanor Powel aktore eta jantzariagaz ezkondu zan baina 1959an banandu ziran. Beragaz izan eban Peter semea, bakarra. 1965ean barriro ezkondu zan, Kathryn Hays aktoreagaz, baina handik gitxira dibortziau ziran. 1977an Cyntia Hayward modeloagaz ezkondu zan baina 1984an banandu ziran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu