Veneziako Mostra martxan dago

Bizkaie! 2006-08-30 02:00   Barriak

'The black dahlia' Brian de Palmaren azken filmak emon deutso hasierea aurtengo Veneziako Mostrari, 63. edizinoari. Josh Hartnett, Scarlett Johansson eta Hilary Swank dira protagonistak eta 'L.A. Confidential' James Ellroyren nobelan dago oinarrituta.

'The black dahlia' Brian de Palmaren azken filmak emon deutso hasierea aurtengo Veneziako Mostrari , 63. edizinoari. Josh Hartnett, Scarlett Johansson eta Hilary Swank dira protagonistak eta 'L.A. Confidential' James Ellroyren nobelan dago oinarrituta.

Brian de Palmaren pelikulaz gain, Alain Resnais frantziarraren, Alfonso Cuaron mexikarraren, Stephen Frearsen eta Darren Aronofskyren azken filmak be egongo dira ikusgai Venezian, baita Gianni Amelio eta Emanuele Crialese zuzendari italiarren pelikulak be.

Izen handiko beste zuzendari batzuek be hartuko dabe parte jaialdian eta euren filmak lehiaketatik kanpo ikusi ahal izango dira. David Lynchek (Urrezko Lehoia jasoko dau aurten) 'Inland empire' (Jeremy Irons eta Laura Dern dira protagonistak) aurkeztuko dau; Oliver Stonek 'World Trade Center' eta Kenneth Branaghek 'La flauta magica'.

Espainian egindako filmei jagokenez, Jaume Balaguero zuzendari katalanak 'Para entrar a vivir' (Macarena Gomez eta Adria Collado dira aktoreak) aurkeztuko dau. Gainera, 'Azul oscuro casi negro' (Daniel Sanchez Arevalo) eta 'La noche de los girasoles' (Jorge Sanchez Cabezudo) filmak be egongo dira ikusgai. Catherine Deneuve izango da epaimahaiburua eta Bigas Luna epaimahaian izango da. Azkenik, Ostrov Pavel Lounguine errusiarraren lanak emongo deutso amaierea aurtengo edizinoari.


Pasoliniren inoiz erakutsi bako irudiak batzen dituan dokumentala

Veneziako Mostrako aurtengo edizinoan Pierpaolo Pasoliniren 'Salo o le 120 giornate di Sodoma' (1975) pelikulearen ikuspuntu berezia emoten dauen dokumentala aurkeztuko dabe. Inoiz erakutsi bako irudiak eta garai bateko zinemagile polemiko horri egindako alkarrizketa bat batzen ditu.

'Pasolini prossimo nostro' dokumentala Giuseppe Bertoluccik egin dau eta pantaila handian orain arte erakutsi ez diran irudiak dakaraz. Gideon Bachman zuzendari alemanaren artxiboko materiala eta Deborah Beer argazkigileak 'Saló' pelikularen grabazinoan egin zituan 9.000 argazkiko artxiboan oinarritu da 50 minutuko dokumentala egiteko.

Pasoliniren pelikulea ‘madarikatua’ dala esaten da irudi batzuetan eta, horreek, hildako zuzendariari egindako alkarrizketa luze bategaz tartekatzen dira. Alkarrizketa hori Bachmanek egin eutson pelikulea egiten ebilen bitartean eta filmaz, zineaz eta gizarteaz egiten dau berba Pasolinik.


Bigas Luna, epaimahaiko kide

Juan Jose Bigas Luna (Bartzelona, 1946) zuzendari eta gidoilari katalanak, beste kide batzukaz batera, saridunak nortzuk izango diran erabagiko dau, epaimahaian egongo baita. Epaimahaiburua, aurrerago aitatzen dan legez, Catherine Deneuve aktore frantziarra izango da.

Besteak beste, 'Bilbao' (1978), 'Las Edades de Lulu' (1990), 'Jamon, jamon' (1992), 'Huevos de oro' (1993) 'La Camarera del Titanic' (1997), 'Volaverunt' (1999) eta 'Son de mar' (2001) pelikulak zuzendu ditu Bigas Lunak.

Deneuve aktoreaz eta Kataluniako zuzendariaz gan, Paulo Branco produktore portugaldarra, Cameron Crowe zuzendari estadubatuarra, Chulpan Khamatova aktore errusiarra, Park Chan-wook zuzendari eta gidoilari korearra eta Michele Placido aktore eta errealizadore italiarra izango dira epaimahaiko beste kideak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu