Euskal 'tripakadazale birtualak'

Bizkaie! 2003-05-01 00:00   sarean
Edateko zer? Ardaoak beste okasino baterako itxi eta sagardaoa eta txakolina baino ez doguz aitatuko. Gure ustez, Gipuzkoako Sagardao Naturalaren Alkarteko web orrialdera sartzea da onena: www.sagardotegiak.com; sari asko irabazi dituan orrialdea da. Informazinoa euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez topauko dozue. Orrialde nahiko garbia eta ondo preparautakoa. Informazino ugari dago bertan: alkartearen, sagardao naturalaren eta bere prozesuaren gainean eta, azkenean, sagardotegien zerrenda luzea, hartu-emonetarako telefono zenbaki eta kontaktuaren izen eta guzti. Zerrendan atal bi dagoz: web orrialdea daben ...

Sarean labur-labur

Bizkaie! 2003-05-01 00:00   sarean

Eta orain Udalbiltza...

Bizkaie! 2003-05-01 00:00   Bertsolaritzea
Eta orain Udalbiltza... Sarekada bat egiten dabe eraso baten atzean, umeek legez pataleta bat sortzen jaken bakotxean. Gau sakonean indarrez sartuz hainbat lagunen etxean, Madrilerantza eroaten dabez buruz behera kotxean, AuB legez kanpo itxi guran dabilz zoroen antzean; martxa honetan nork emongo dau bere bozka maiatzean? Udalbiltzara ailegau dira eta itxi dabe ri-rau, frankismoaren hegemoniak Espainian sendo dirau. Nazino osoa batu gurean sortu zan erakunde hau, bere horretan eutsi izan dau nahiz ta batzuk 'jo ta pasau'. Hauteskundeetan jazoak jazo ...

Futbola, kirola baino gehiago

Bizkaie! 2003-05-01 00:00   eretxia
Lehoi profesionalak bihotzaren barrenean doguz antxinatik baina lehoi emeek bihotza hamaikatxu zatitan apurtu deuskue euren beharragaz. Zorionak. Gaiaren harian, danon ahotan dabilen eztabaidearen aurrean, hau da, Athleticeko neskek gabarrea merezidu ete daben eztabaidearen aurrean, erantzuna argia da: BAI. Unai Jauregi

Heist

Bizkaie! 2003-05-01 00:00   Zinemea
Euskal Herriko hegoalde honetan apirilaren bigarren astean 'Azken kolpea' izenburuaren pean estreinautako pelikula hau zine baltzaren erakusgarri ona da eta, beraz, ez da harritzekoa berari esker Hollywoodeko aspaldiko ukutu klasikoak igarteko aukerea izatea. Kontakizuna goi mailako lapurreta edo atraku perfektua egiteko trikimailuei esker ondo baino hobeto bideratuta badago be, gidoia derrigor aitatu beharreko elementua da. Izan be, film honetan aspaldion entzun doguzan alkarrizketarik onenetariko batzuk azaltzen dira, bai eta txapela kendu eta barrez lehertzeko moduko txiste sorta ederra be. Ganera ...

The quiet american

Bizkaie! 2003-05-01 00:00   Zinemea
Filma 50eko hamarkadako Saigon istilutsuan girotuta dago, herrialde honetan izandako gerrarik odoltsuena eragin eben iparramerikarrak agertzen hasi ziranean, hatan be. Pelikulea geldoa da, baina ez aspergarria; istorioak Vietnamgo egoera larri eta gatazkatsuaren barri emoten dauen kazetari londrestar baten bizimodua kontetan deusku. Bertan bizi da maitaleagaz batera, sano gazte polit eta erakargarri bategaz, baina ezin dira ezkondu, kazetaria Ingalaterran ezkonduta dagoalako dibortzioa emoteko amesik bape ez dauen andra katoliko bategaz. Testuinguru honetan, Phuong ederragaz zoro-zoro maiteminduko dan gazte estadubatuarra ailegau da ...

Euskal Etxe barria Parisen

Bizkaie! 2003-05-01 00:00   Euskaldunak munduan
Kontua da ze proiektu hau aurrera ataratea benetan karua dala eta Pariseko Euskal Etxeko arduradunak, Rober Lamerens Burua eta Pablo Jose Ariztondo Zuzendaria Ipar eta Hego Euskal Herriko ordezkariakaz batzartu dira egunotan finantziazino aukerak aztertzeko (Baionako Gotzaina, Pirinio Atlantikoko Kontseilu Nagusiko Burua, Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria, Miguel Sanz, Nafarroako Burua...). Bizkaie!

Argentina eta Txileko Euskal Etxeak Sarean

Bizkaie! 2003-05-01 00:00   Euskaldunak munduan
Txileko Valparaisoko Euskal Etxea Pasa dan apirilaren 13tik aktibo dago Valparaisoko Euskal Etxearen web orria. Zentruaren jarduera eta jaialdien gaineko informazinoaz ganera, Euskadiko azken orduko albisteak, historia zein gastronomiako kontu eta bitxikeriak eskaintzen ditu. Bestalde, datorren maiatzaren 25ean, Valparaisoko Euskal Etxearen 60. urteurrena beteko dala gogorarazoten dabe eta, data gogoangarriaren harian, egitarau potoloa preparau dabela. Hona hemen, Txileko Valparaisoko Euskal Etxearen web orria: http:www.euskoetxea.cl Bizkaie!

Nina Simonek agur

Bizkaie! 2003-05-01 00:00   Musikea
Panteras Negras taldeko kidea izan zan Nina Simone eta lehen protesta kantua 'Mississipi goddamn' 1963an sortu eban Medgar Evers-eko eta Alabamako Birminghaneko eskolan lau ume baltzen hilketen ondoren. Urte batzuk beranduago sortu ebazan 'Four women' (1966), 60. hamarkadako burruka zibilen ikur bihurtu zana eta 'Young, gifted and black' afroamerikarren ereserkia. Arrazismo kontuez eta diskoetxeakaz eta gobernuaren zergakaz kokoteraino, 1974an Nina Simone bidaiari amorratu bihurtu zan eta Barbados, Liberia, Suitza, Paris, Holanda eta Frantzian zehar ibili zan. Azken urteotan Marsella ondoan ...

Garagarrila jazzaren hilebetea Euskal Herrian

Bizkaie! 2003-05-01 00:00   Musikea
- Getxoko XXVII. Jazzaldia (2003ko garagarrilaren 2tik 6ra). - Gazteizeko XXVII. Jazzaldia (2003ko garagarrilaren 17tik 19ra). Gazteizeko Jazzaldiko egitaraua, baieztapen batzuen faltan, ia-ia atonduta dago. Aurten, honako interprete eta barrikuntzak ekarriko ditu Gazteizeko zitak: parte-hartzaileen artean, Pat Metheny Quintet, Wynton Marsalis Septet eta Diana Krall azpimarratuko geunkez eta barrikuntzen artean, barriz, New Orleans Jaia eta Hegoafrikar Gaua. - Donostiako XXXVIII. Jazzaldia (2003ko garagarrilaren 24tik 29ra).

Mendebalde Kultur Alkartearen VII. Jardunaldiak

Bizkaie! 2003-05-01 00:00   Kulturea
Mendebalde Kultur Alkarteak orain arte egindako jardunaldiak: 1997: Mendebaldeko euskera XX. mende goienean. 1998: Mendebaldeko euskeraren ekarria. 1999: Euskalkien lekua literaturan. 2000: Mendebaldeko berbetearen formalizazioa. 2001: Euskalkia eta hezkuntza. 2002: Euskalkia eta administrazioa.

Aisha Al-said: 'mendebaldeko garapen eredua ezin da aplikau arabiar munduan'

Bizkaie! 2003-04-15 00:00   Bidaide
2001eko irailaren 11tik emoten dau islamismoaren kontrako gurutzadea bizi dogula eta Iraken kontrako gerreagaz egoereak okerrera egin dauela. Aurrerantzean, uste dozu mundu islamikoaren eta mendebaldekoaren arteko aldeak handitu egin daitekezala? Ez. Dana dala, Hantington, AEBetako politologo ezagun batek kontrakoa pentsetan dau. Danok gara desbardinak baina danok dogu biziraupenerako sentimentua. Aurrez aurreko jarrera hori sakontzea ikaragarria izango litzateke. Ez dogu ahaztu behar Ekialdean interes handiak dagozala: berbarako, Irak erasotzeko 'arrazoi' asko dagoz: petroleoa, ura eta diktadore bat agintean. Hasieran esan dodan ...

Eguneroko ogia (II)

Bizkaie! 2003-04-15 00:00   Jan edanak
'Ogiak loditu egiten dau' baieztapena egia ete da? Sarritan esan badogu be, ez dago loditzen edo argaltzen dauen jatekorik, egunean zehar behar doguzanak baino kaloria gehiago kontsumiduteak loditzen dau. Gehiegizko kaloria horreek elikagai guztien batuketatik datoz eta ez ogia jateagaitik bakarrik (edo koipea edo orioa jateagaitik bakarrik, edo….). Egunero gorputzean sartzen doguzan jateko guztien gehiegizko kaloria kopuruak lodituko gaitu; ez dogu ahaztu behar dietearen benetako orekea elikagai mueta guztien artean lortu behar dogula (ez ogiaren kopuruagaz bakarrik). Gogoan hartu beraz ...

Mikel Garaizabal: kortxoa ardaoaren jagolea da

Bizkaie! 2003-04-15 00:00   Jan edanak
Kortxoak bizia dauka Produktu bizidun guztiak legez, jaio, bizi eta hil egiten da kortxoa baina bizi dan tartean gaixotu be egin leiteke. Ardao batek kortxo usaina edo mundu guztian 'bouchonné' izenagaz ezagutzen dan gaixotasuna hartzen dauenean, upeldegi-jabe guztiei bildur ikarea sartzen jake. Kortxoaren gaixotasun hori mikroorganismo batzuen degradazinoak eragiten dau. Mikroorganismo horreek kloroa daben herbizidetatik edo egurrari gaixotasunik ez sortzeko tratamentuetatik etor daitekez; hori dala eta, gero eta egur gitxiago ikusten da upeldegietan, izan be, trikloroanisola (TCA) agertzen bada (naiz ...

Euskalgintzearen egoerearen zertzeladak (II)

Bizkaie! 2003-04-15 00:00   Euskerea berbagai
Lurraldeetan erabili beharreko dinamikak Azken helburuak askotarikoa dan gizarteari begira danonak edo orokorrak izan daitekez; ez, ostera, horreetara heltzeko egin beharreko bideak, garatu beharreko estrategiak zein zabaldu beharreko diskurtsoak. Euskerearen indarbarritzea (HINBE) ahalbidetuko bada, euskal/erdal esfera soziokulturaletan eragin eta buztartzen ahaleginduko dan zeharkako mobimentu zibil eta autonomoa behar dau euskereak, lurralde bakotxaren errealidadea (politikoa, administratiboa, soziolinguistikoa, ekonomikoa, e.a.) ahaztu barik, euskerearen egoerea hobea izan daiten, erritmoak eta egoerak kontuan hartuko dituana. Hartara, lurralde edota eskualde batzuetako egoera zein ...

Musika jaialdi erraldoien aroa

Bizkaie! 2003-04-15 00:00   Musikea
Makrojaialdien sukar hau Doctor Music eta Festimadegaz hasi zan Oso oker ez banago edizino gehien dituana Festimad da eta kontutan hartu behar da lehenengo aldiz egin zanean, antolatzaileek duda-muda asko azaldu zituela jaialdiaren jarraipenaz, batez be, arazo ekonomikoak eta zorrak aitatuz. Zelan aldatzen diran gauzak! Euskal Herrian, Arrosa eta Rockazokagaz pasau dan legez, Espainian gauza bera pasau zan lehenengo bi makrojaialdiakaz. Festimadek urtero urtero antolatzea lortu badau be, Doctor Music jaialdiak gorabehera handiak izan ditu. Lehenengo edizinoak jente kopuruari jagokonez ...