Trikiti doinuak nagusi Getxon eta Donostian

Bizkaie! 2007-11-07 11:16   Musikea

Seigarren urtez, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Nazinoarteko Trikitixa Jaialdia antolatu dau. Barikuan, zemendiak 9, Getxo Antzokian izango da zitea, 20:00etan hasita. Zapatuan, Donostiako Kursaalean, zazpietatik aurrera.

Seigarren urtez, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak Nazinoarteko Trikitixa Jaialdia antolatu dau. Aurten, Euskal Herriko taldeen doinuak entzuteaz gan, beste lau herrialdetako musikea entzuteko aukerea be izango dogu, Mexiko Barriko, Italiako, Belgikako eta Kataluniako taldeak izango dira-eta Getxon eta Donostian. Barikuan, zemendiak 9, Getxo Antzokian izango da zitea, 20:00etan hasita. Zapatuan, Donostiako Kursaalean, zazpietatik aurrera.

Mexiko Barritik Ken Keppeler eta Jeanie McLerie izango dira Getxon eta Donostian, Estadu Batuetako hego-mendebaldeko musikea egiten dauen bikotea. Italia iparraldetik, Simone Bottasso gaztea etorriko da. Bottassok hiru ilarako soinua joten dau, eta soinu diatoniko, inprobisazino eta Balkanetako musika ikasketak ditu. Vienan sortutako bikotea da atzerritik etorriko dan azken taldea, Boutons, Marinette Bonnert belgikarrak eta Pere Romaní kataluniarrak osotzen daben taldea. Batez be Kataluniako eta Belgikako herri musikea joten dabe.

Euskal taldeei jagokenez, honako talde honeek izango dira Getxo Antzokian: Agus Barandiaran eta Mikel Romero, Eneko Odiaga eta Galder Elortza, eta Victor Muñoz eta Irkus Ansotegi. Kursaalean, ostera, honako bikote honeek entzuteko aukerea izango da: Bitoriano Gandiaga Ospas eta Janire Elordi, Kristina Solano eta Amaia Oreja, Jexux Aranburu eta Ruben Caballero, eta Kristian Borda eta Sebastian Othaburu.

Getxoko kontzertua amaitutakoan, 22:00etatik aurrera, musikariek eta nahi dauenak Algortako Piper´s Irish Pubean egingo dan Triki-sessionean parte ahal izango dabe.

Nazinoarteko VI. Trikitixa Jaialdira joateko sarrerak 6 euroan dagoz salgai Algortako Kultur Etxean, Villamonten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu