Pakea Bizkaia 09 Salvador de Bahiara bidean
2007-11-06 17:02 Euskaldunak munduanIndar txikiko haizeagaz ekin eutsen estropadeari (ipar-ekialdeko 10/15 indarreko haizea) baina bolada gogorragoak eta barealdiak be sufridu beharko ditue itsasgizonek. Trebakuntza eta preparazino saio ederra Basurko portugaletearrarentzat 2008ko Vende Globe ospetsuan parte hartzeko.
VIII. Transat Jacques Vabre nazinoarteko estropadea hilaren 3an abiatu zan Frantziako Le Havretik. Kroskobakarreko 47 belaontzik ekin eutsen estropadeari, tartean Unai Basurkok eta Gonzalo Gandarias gidatzen daben Pakea Bizkaia 09 ontziak. Domekan, zemendiak 4, kroskoanitzeko ontziak abiatu ziran.
Le Havretik Brasilgo Salvador de Bahiara bitartean 4.300 itsas-miliatik gora dira eta haizea eta eguraldia gorabehera, hamabost bat egun beharko ditue bidea osotzeko.
Indar txikiko haizeagaz ekin eutsen estropadeari (ipar-ekialdeko 10/15 indarreko haizea) baina bolada gogorragoak eta barealdiak be sufridu beharko ditue itsasgizonek. Trebakuntza eta preparazino saio ederra Basurko portugaletearrarentzat 2008ko Vende Globe ospetsuan parte hartzeko.
Informazino gehiago:
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!