Unai Basurko: ‘guretzat ohore handia da Bizkaiaren izena munduan zabaltzea’
2007-12-14 01:00 Euskaldunak munduanBizkaia Pakea 2009 belaontziko patroia
Amaitu da oraingoz abenturea: Brasilen, lehorrean dagoz Basurko eta Gandarias
2007-11-26 10:52 Euskaldunak munduanTransat Jacques Vabre estropadako 4.340 miliak egiteko 21 egun, 7 ordu eta 45 minutu behar izan ditue Gonzalo Gandariasek eta Unai Basurkok.
Drizea apurtu arren, helmugatik hurrago dago Pakea Bizkaia 2009
2007-11-22 18:46 Euskaldunak munduanOrain egun batzuk azalera handieneko spinnaker belea apurtu ostean, bela nagusia altzetako erabilten dan sokea, drizea apurtu arren helmugatik gero eta hurrago dagoz Unai Basurko eta Gonzalo Gandarias.
Desjoyeaux frantziarrak irabazi dau Transat Jacques Vabre 2007 estropadea
2007-11-21 10:19 Euskaldunak munduanFrantziako patroiak 17 egun, ordu bi, 37 minutu eta 5 segundu behar izan ditu Le Havre (Frantzia) eta Salvador de Bahia (Brasil) arteko 4.340 miliak egiteko.
Bien bitartean, Basurko & Gandarias Ekuadorra zeharkatzen dagoz helmugatik 1000 milia baino gitxiagotara.
Pakea Bizkaia 2009 belaontziak Cabo Verde atzean itxi eta gero eta hurrago ditu Ekuadorreko barealdiak
2007-11-16 15:48 Euskaldunak munduanUnai Basurkok eta Gonzalo Gandariasek arrain hegalarien bisitea be izan dabe eta batzuk bizkaitarren sareetan ‘jausi’ dira. Era horretara, eguneroko menua apur bat aldatu eta arrain hegalaria tximinoiagaz preparetako modua izan dabe.
Spinnaker bela apurtu arren, aurrera doaz Basurko eta Gandarias
2007-11-14 10:58 Euskaldunak munduanHamabost bat korapiloko abiadan joiazala, ezusteko haize bolada indartsu batek Pakea Bizkaia 2009 belaontziaren 350 metro koadroko spinnaker bela apurtu deutse bizkaitarrei baina euren esanetan, ezbeharra larria izan arren ez dabe arazorik izango aurrera egiteko.
Bizkaiko Golkoa orroaka: ‘Artemis’ masta apurtuta etxera
2007-11-07 14:47 Euskaldunak munduanPakea Bizkaia 2009 Artemisen atzetik joian, 5 itsas-milia atzerago, nabegatzen baino gehaigo surfeatzen, olatuen gainean 21 korapiloko haizeakaz. Basurko eta Gandarias Galiziako kostaldetik 20 bat miliatara hurreratu dira itsasoaren egoera hobearen bila eta oraingoz erabagi zuzena izan dala esan daiteke.
Pakea Bizkaia 09 Salvador de Bahiara bidean
2007-11-06 17:02 Euskaldunak munduanIndar txikiko haizeagaz ekin eutsen estropadeari (ipar-ekialdeko 10/15 indarreko haizea) baina bolada gogorragoak eta barealdiak be sufridu beharko ditue itsasgizonek. Trebakuntza eta preparazino saio ederra Basurko portugaletearrarentzat 2008ko Vende Globe ospetsuan parte hartzeko.
'Pakea Bizkaia 2009' itsasoan barriro
2007-10-23 19:51 Euskaldunak munduanUnai Basurko eta Gonzalo Gandariasek 'Pakea Bizkaia 2009' belauntziagaz Transat Jacques Vabre ozeanoan zeharreko estropadan parte hartuko dabe.