Pakea Bizkaia 2009 belaontziak Cabo Verde atzean itxi eta gero eta hurrago ditu Ekuadorreko barealdiak
2007-11-16 15:48 Euskaldunak munduanUnai Basurkok eta Gonzalo Gandariasek arrain hegalarien bisitea be izan dabe eta batzuk bizkaitarren sareetan ‘jausi’ dira. Era horretara, eguneroko menua apur bat aldatu eta arrain hegalaria tximinoiagaz preparetako modua izan dabe.
Zemendiaren 3an, Le Havretik abiatu ziran eta krosko anitzeko ontziak helmugan, Brasilgo Salvador de Bahian dagoz honezkero. Krosko bakarrekoek astebete gehiago beharko dabe Transat Jacques Vabre estropadea amaitzeko. IMOCA kategoriako lehen zortzi sailkatuak Ekuadorreko barealdietatik hur dagoz eta beroa be gero eta larriagoa da.
Atzerago doa Pakea Bizkaia 2009 eta belaontziaren barruan 40 gradutik gorako tenperaturakaz, sufriduten baina pozik doaz Unai Basurko eta Gonzalo Gandarias. Ganera, arrain hegalarien bisitea be izan dabe eta batzuk bizkaitarren sareetan ‘jausi’ dira. Era horretara, eguneroko menua apur bat aldatu eta arrain hegalaria tximinoiagaz preparetako modua izan dabe.
Bien bitartean, datorren urteko erronka gogorrei begira, belaontziaren egokitze eta hobetze lanetan eta entrenamentu saioetan buru-belarri dabilz itsasgizon bizkaitarrak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!