Amaitu da oraingoz abenturea: Brasilen, lehorrean dagoz Basurko eta Gandarias

Bizkaie! 2007-11-26 10:52   Euskaldunak munduan

Transat Jacques Vabre estropadako 4.340 miliak egiteko 21 egun, 7 ordu eta 45 minutu behar izan ditue Gonzalo Gandariasek eta Unai Basurkok.

Transat Jacques Vabre estropadako 4.340 miliak egiteko 21 egun, 7 ordu eta 45 minutu behar izan ditue Gonzalo Gandariasek eta Unai Basurkok. Astegoienean heldu dira Brasilera, hego-hemisferioan egonik, udabarrian baina udearen ateetan dagoan herrialdera, hain zuzen be.

Hilaren 3an abiatu ziran Frantziako Le Havretik eta bidean makinatxu bat arazo izan ondoren (spinnakerra eta drizea apurtu zituen), azken aurreko postuan, Great American III belaontziaren aurretik heldu ziran Salvador de Bahiara, nekatuta baina pozik.

Bizkaitarren asmoa ez zan sailkapena, Pakea Bizkaia 2009 ontzia preparetea baino 2008ko erronka nagusie begira, batez be, 2008ko zemendian Les Sables d’Olonen hasiko dan Vende Globe estropada bildurgarriari (munduari itzulia, bakarka eta geldialdirk barik) begira.

Basurko & Gandarias pozik dagoz egindako beharragaz, ‘pozarren gagoz, helburua ez zan lehia, sailkapenean ahalik eta ondoen geratzea, parte hartzea eta belaontzia probetea baino. Orain, ikusi eta atzemondako gauzakaz zenbat-gura lan daukagu Pakea Bizkaia 2009ri ahalik eta etekinik handiena atarateko’.

Transat Jacques Vabre estropadan bizitakoez, Unai Basurkok adierazo dau behar fisikoak eraginda hiru astetan 4 kilo galdu dituela eta arazo handiak izan arren, belaontziak ondo erantzun dauela eta pozik dagoala. ‘Eguraldia arraroa izan da, Galiziara bidean haize gitxi eta Ekuadorreko barealdietan, barriz, nahikoa haize indartsua baina, oro har, haize gitxigaz zeharkatudogu ozeanoa’.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu