Bizkaiko Golkoa orroaka: ‘Artemis’ masta apurtuta etxera

Bizkaie! 2007-11-07 14:47   Euskaldunak munduan

Pakea Bizkaia 2009 Artemisen atzetik joian, 5 itsas-milia atzerago, nabegatzen baino gehaigo surfeatzen, olatuen gainean 21 korapiloko haizeakaz. Basurko eta Gandarias Galiziako kostaldetik 20 bat miliatara hurreratu dira itsasoaren egoera hobearen bila eta oraingoz erabagi zuzena izan dala esan daiteke.

Jacques Vabre estropadako parte-hartzaileak orroaka hartu ditu Bizkaiko Golkoak eta, ondorioz, Artemis belaontziak etxerako bidea hartu behar izan dau masta apurtuta.

Mantxako Kanala haize bolada txikiakaz eta itsasoa bare-bare egoala pasau eben baina Bizkaiko Golkoan ekialde/ipar-ekialdeko 40/45 korapiloko haizeak izan ditue estropadea nabarmen gogortuz.

Pakea Bizkaia 2009 Artemisen atzetik joian, 5 itsas-milia atzerago, nabegatzen baino gehaigo surfeatzen, olatuen gainean 21 korapiloko haizeakaz. Basurko eta Gandarias Galiziako kostaldetik 20 bat miliatara hurreratu dira itsasoaren egoera hobearen bila eta oraingoz erabagi zuzena izan dala esan daiteke.

Kontuak kontu, estropada buruan, Finisterre muturraren parean, Safran (Guillemot/Caudrelier) ontzia doa. Milia gitxi batzuk atzerago Transat Jacques Vabre estropada honetako faborito nagusienetakoa doa, Michel Desjoyeaux, azken Vende Globe irabazi dauen frantziarrak gidatzen dauen ‘Foncia’ belaontzia.

Hogei milia atzerago, Gitana Eughty (Loick Peyron) doa taldetxo baten buru (Mike Goldingen Ecover III eta Bernard Stamen Cheminees Poujoulat).

Atzerago, 175 bat miliatara, Artemis erretirau ostean, 13. postuan doa Pakea Bizkaia 2009 Cabo Verdera bidean. IMOCA kategorian, 17 belaontzi abiatu ziran zemendiaren 3an Le Havreko portutik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu