Desjoyeaux frantziarrak irabazi dau Transat Jacques Vabre 2007 estropadea
2007-11-21 10:19 Euskaldunak munduanFrantziako patroiak 17 egun, ordu bi, 37 minutu eta 5 segundu behar izan ditu Le Havre (Frantzia) eta Salvador de Bahia (Brasil) arteko 4.340 miliak egiteko.
Bien bitartean, Basurko & Gandarias Ekuadorra zeharkatzen dagoz helmugatik 1000 milia baino gitxiagotara.
Frantziako patroiak 17 egun, ordu bi, 37 minutu eta 5 segundu behar izan ditu Le Havre (Frantzia) eta Salvador de Bahia (Brasil) arteko 4.340 miliak egiteko.
Bien bitartean, Basurko & Gandarias Ekuadorra zeharkatzen dagoz helmugatik 1000 milia baino gitxiagotara.
Bart, hilak 20, lehen postuan sartu zan Salvador de Bahiako portuan Michel Desjoyeaux eta Emmanuel Borgne frantziarrek gidatutako Foncia belaontzia. Bigarren, barriz, ordubete baino gitxiagoko tarteagaz, Marc Guillemot (Safran) sartu zan eta hirugarren, tarte txikiagaz, Bernard Stamm (Cheminées Poujoulat), oraintsu Velux 5 Ocean estropadea irabazi dauena.
Bizkaia Pakea 2009, barriz, helmugatik 1000 milia ingurura dago, Ekuadorreko beroak sufriduten baina uste baino haize gehiagogaz. Estropadako 15. postuan doaz bizkaitarrak baina azken miliatan 160 milia inguru jan deutsiez arerio nagusienei.
Unai Basurko adierazo dauenez, ‘bero handia dogu baina zorionez, Ekuadorreko barealdi bildurgarrietan ez gara geldi egon eta tarteka hego-ekialdeko 20 korapiloko haize boladak be izan doguz. Olatuak ez dira bape erosoak eta adi-adi joan beharrak nekea eragiten deusku baina pozik gagoz’.
Basurko eta Gandarias Fernando de Noronha ugartera bidean doaz eta hortik Salvador de Bahiara oso gitxi faltako jake.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!