Spinnaker bela apurtu arren, aurrera doaz Basurko eta Gandarias
2007-11-14 10:58 Euskaldunak munduanHamabost bat korapiloko abiadan joiazala, ezusteko haize bolada indartsu batek Pakea Bizkaia 2009 belaontziaren 350 metro koadroko spinnaker bela apurtu deutse bizkaitarrei baina euren esanetan, ezbeharra larria izan arren ez dabe arazorik izango aurrera egiteko.
VIII. Transat Jacques Vabre estropadan haizearen indar txikia da adierazgarriena, izan be, skipperrak eten barik lanean dabilz belaontziari etekinik handiena atara guran, maniobra eta mobimentu ugari eginaz.
Kontuak kontu, 15 bat korapiloko abiadan joiazala, ezusteko haize bolada indartsu batek Pakea Bizkaia 2009 belaontziaren 350 metro koadroko spinnaker bela apurtu deutse bizkaitarrei baina euren esanetan, ezbeharra larria izan arren ez dabe arazorik izango aurrera egiteko.
Estropadea hasi zanetik hamar egun joan dira eta buruan doan Ecover III (Mike Golding eta Bruno Dubois) Cabo Verdetik hur dago. Atzerago, 655 bat milia atzerago, Kanariak Ugarteak pasau barri, Unai Basurkok eta Gonzalo Gandariasek gidatzen daben Pakea Bizkaia 2009 belaontzia doa. Sailkapenean azken aurreko postuan doaz, bart Great American ontziari aurrea hartu ostean. Egun bi barru, Cabo Verde parean izango dira.
Giro honetan, Basurko eta Gandarias estropadea lehia moduan baino gehiago Bizkaia Pakea 2009 belaontzia ahalik eta ondoen preparetako helburuagaz hartu dabe, izan be, datorren urtean Transat Ingelesa Bostonera maiatzean eta Vende Globe, munduari birea bakarka eta eskala barik zemendian konpromiso gogorrak izango ditu portugaletearrak eta hitzordu garrantzitsu horreei begira entrenamentua balitz legez hartu dabe estropadea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!