Drizea apurtu arren, helmugatik hurrago dago Pakea Bizkaia 2009

Bizkaie! 2007-11-22 18:46   Euskaldunak munduan

Orain egun batzuk azalera handieneko spinnaker belea apurtu ostean, bela nagusia altzetako erabilten dan sokea, drizea apurtu arren helmugatik gero eta hurrago dagoz Unai Basurko eta Gonzalo Gandarias.

Orain egun batzuk azalera handieneko spinnaker belea apurtu ostean, bela nagusia altzetako erabilten dan sokea, drizea apurtu arren helmugatik gero eta hurrago dagoz Unai Basurko eta Gonzalo Gandarias.

Kontuak kontu, arazoari arin emon behar jakon konponbidea eta 25 metroko mastaren muturrera igon behar izan eben. Atara kontuak, belaontzia geldi dagoala be arriskutsua dan operazinoa, 15 korapiloko haize boladakaz eta etenik bako olatuakaz egin behar izan eben txandaka Gandariasek eta Basurkok. Gandariasek adierazo dauenez, ‘susto handia izan da baina zorionez bi goaz belaontzian eta zelan edo halan konpondu gara’.

Arazoak arazo, Pakea Bizkaia 2009 Salvador de Bahiara bidean dago, helmugatik 500 bat miliatara. Nekatauta, esfortzu gehigarria egin behar izan dabelako baina pozik. Basurkok esan dauenez, ‘hemugatik hur egon arren, denpora guztian adi-adi egon behar gara ze bestela gauzak aldatz gora jarri daitekez’.

Transat Jacques Vabre estropadea amaitu eta Unai Basurkok etxerako bidea hartu gura dau datorren urteko proiektuei begira gauzak zehazten joateko. Gogoratu, IMOC kategoriako estropadaren bat eta Vende Globe, bakarka eta eskalarik bako munduari itzulia dirala portugaletearraren erronkak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu