Tolosan Aitor Mendiluzek irabazi ostean, finalaurreetako 18kotea zehaztu da
2007-11-06 13:48 BertsolaritzeaFinalaurreen atarian, 1.300 lagunetik gora batu ziran Tolosako Usabal Kiroldegian eta azkenean, hiru bertsolari sailkatu dira saio horretatik: Mendiluze, Maia eta Gaztelumendi. Mendiluzek, gainera, final laurenetako puntuazinorik altuena lortu dau.
Finalaurreen atarian, 1.300 lagunetik gora batu ziran Tolosako Usabal Kiroldegian eta azkenean, hiru bertsolari sailkatu dira saio horretatik: Mendiluze, Maia eta Gaztelumendi. Mendiluzek, gainera, final laurenetako puntuazinorik altuena lortu dau.
Kontuak kontu, amaitu da zenbaki-festa. Osotu da finalaurreko hamezortzikotea. G puntuak gusto ederra itxi dau finalaurreko 5 saioetan eta zaleek G punturako bidean bertsolariei eskutik helduta doazela argi itxi gura izan dabe; Tolosan batutako jentetzea horren adibide.
Final laurenetan 30 bertsolarik parte hartu dabe eta azkenean, ondokoak dira finalaurrekoetan kantauko daben 18 bertsolariak:
Euren saioak irabazi eta zuzeneko txartelagaz sailkatuak: Jexux Mari Irazu, Uxue Alberdi, Amaia Agirre, Aitor Sarriegi. Puntuazinoz, barriz: Iñigo Manzisidor Mantxi, Jon Maia, Jon Martin, Iker Zubeldia, Iñaki Zelaia, Ainhoa Agirreazaldegi, Unai Muñoa, Xabier Sukia, Joxe Munduate, Unai Agirre, Arkaitz Oiartzabal, Beñat Gaztelumendi eta Iñaki Gurrutxaga.
Iñigo Manzisidor 484,5
Jon Maia 484,5
Jon Martin 478
Iker Zubeldia 476
Iñaki Zelaia 476
Ainhoa Agirreazaldegi 474,5
Unai Muñoa 474,5
Xabier Sukia 474
Joxe Munduate 471
Unai Agirre 471
Arkaitz Oiartzabal 469
Beñat Gaztelumendi 468
Iñaki Gurrutxaga 466,5
Finalaurreak
- Zemendiaren 17an, Eskoriatzako kiroldegian, 18:00etan. Bertsolariak: Jexux Mari Irazu, Uxue Alberdi, Jon Martin, Ainhoa Agirreazadegi, Unai Agirre eta Beñat Gaztelumendi.
- Zemendiaren 24an, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian, 18:00etan. Bertsolariak: Amaia Agirre, Iñigo Manzisidor ‘Mantxi’, Jon Maia, Iker Zubeldia, Xabier Sukia eta Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’.
- Abenduaren 1ean, Ordiziako Majori kiroldegian, 18:00etan. Bertsolariak: Aitor Sarriegi, Aitor Mendiluze, Iñaki Zelaia, Unai Muñoa, Joxe Munduate eta Iñaki Gurrutxaga.
Finala
Abenduaren 16an, Donostiako Illunbe zezen plazan, 17:00etan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!