Biribilko, Bilboko merkataritza-eremuan euskerea sustatzeko kanpainea martxan dago

Bizkaie! 2007-11-05 14:49   Euskerea berbagai

Euskerearen erabilera normalizetako prozesuan uriko merkataritzean euskerea bultzatzea helburuagaz jaiotako ekimena da.

Bilboko Udalak Biribilko izeneko programea jarri dau martxan euskerearen erabilera normalizetako prozesuan uriko merkataritzean euskerea bultzatzea helburuagaz. Euskera Sailak bultzatutako proiektua da, Lan Ekintza udal soziedadeakaz eta Bilbao Dendak alkarteagaz alkarlanean.

Biribilko proiektuaren lehenengo fasean, merkataritza sektorearen diagnostiko soziolinguistiko sakona egin da. Horixe izan da, gerora, merkataritzan euskerea sustatu eta normalizetako diseinautako planari begira oinarritzat hartu dan baliabidea, sektoreak Bilbon bizi eban errealidadea gogoan hartuta.

Diagnostiko hori egiteko erabilitako metodologiak oinarri bi izan ditu: Bilboko merkataritza sektorearen inguruko zeharkako informazinoa batzea eta ikerketa objektuaren ganeko zuzeneko informazinoaren batzea eta aztertzea. Horretarako, inkesta bat egin da 16 urte eta gehiagoko 1.200 persona erabiltzaileren artean. Sektorearen eretxia ezagutzeko asmoz, bestalde, galdetegi bana bialdu jake uriko auzo guztietako 1.200 (% 20) denda txikiri.

Proiektuaren bigarren fasean landutako jarduketa-planak hiru ardatz estrategiko honeek batu ditu: euskerea komunikazino hizkuntza eraginkor, barritzaile eta negozioaren ikuspegitik errentagarritzat integretea merkataritza sisteman; merkataritzako komunikazinoetan euskerearen erabilerea errazteko ekintzak planifikau eta garatzea; eta merkataritzearen eta hizkuntz normalizazino prozesuaren arteko hartu-emonak sustatuko dituezan zerbitzu eta ekintzen barri emotea.

Azkenik, Plana garatzeko sasoian (2007tik 2011ra bitartean), garrantzi handia emongo jago lan-sistema esperimentala apliketeari. Horretarako, ezaugarri desbardinak dituezan uriko merkataritza-eremu bi aukeratu dira trebalekutzat: Indautxu eta Santutxu.

Aldi berean, proiektua ezagutarazoteko kanpaina zabala bideratuko da, Bilboko denda danetara informazinoa bialduz. Ganera, www.biribilko.com webgunea be martxan dago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu