Elebilak bilaketak erraztuko dituan plug-in bat jarri dau

Bizkaie! 2007-11-05 17:56

Plug-in diralakoak programa informatikoei funzionalidade barriak ganeratzen deutsiezan baliabideak dira.

Eleka enpreseak jakinarazo dau euskerazko bilatzailearen webgunean (www.elebila.eu) bilaketak erraztuko dituan plug-in bat jarri barri dauela erabiltzaileek deskargetako. Plug-in diralakoak programa informatikoei funzionalidade barriak ganeratzen deutsiezan baliabideak dira.

Plug-in horren bidez, Elebila bilatzailea Firefox eta Explorer 7 nabigatzaileen barran integrauko da, ganerako bilatzaileakaz batera. Holan, erreminta-barratik bertatik egin ahal izango dira bilaketak Elebilan, bilatzailearen orrialde nagusira joan barik.

Modu horretan, Elekak Elebila bilatzailearen webgunean jarri dauen plug-inak Interneten euskerazko bilaketak egitea erraztuko deutsie erabiltzaileei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu