Elkar diskoetxea eta Kepa Junkeraren ‘Hiri’ diskoa Womex nazinoarteko musika azokan sarituak

Bizkaie! 2007-11-06 10:39   Musikea
Elkar diskoetxea munduko musika garrantzitsuenen lehen 20 produktoreen artean aurkitzen da (14.a, hain zuzen) eta ‘Hiri ‘urteko 3. disko onena izentau dabe.

Womex munduko musiken nazinoarteko azoka profesionalik garrantzitsuenetakoa da, sustraiak bizirik mantentzen saiatzen diran musikak baita euren artean eten barik sortzen diran fusino lanak zaintzen eta eskaintzen dituan industriaren azokarik eraginkorrena.

Elkar diskoetxea aspalditik dabil bere katalogoa mundu zabalean lantzen, euskal musikearen zabalkundean urrats handiak emon ditualarik. Aurtengoa oso urte garrantzitsua izan da alde horretatik. Batetik, urtearen hasieratik agertu da Kepa Junkeraren ‘Hiri’ diskoa ‘World Music Chart Europe zerrendako lehen postuetan, bertako eta kanpoko publikoaren interesa piztuz.

Bestaldetik, Womex azokearen aurtengo edizinoa (urriaren 24tik 28ra) bereziki emonkorra subertau da, izan be, Elkar diskoetxea eta ‘Hiri’ diskoa izentauak izan baitira azokearen Womex Awards izen handiko sariaren barruan. Sari hori kalidadea, sormena eta garrantzia komertzial zein mediatikoari emoten jake, beti be nazinoartean dagozan musika popularrak eta euren bultzatzaileak babestu eta bultzatzeko helburuagaz.

Gauzak holan dirala, Elkar diskoetxea munduko musika garrantzitsuenen lehen 20 produktoreen artean aurkitzen da (14.a, hain zuzen) eta ‘Hiri ‘urteko 3. disko onena izentau dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu