Xabier Montoia eta Fernando Rey irabazle Euskadi Literatur Sarietan
2007-11-06 17:52 sariak-autortzakXabier Montoiak irabazi dau euskerazko literaturearen Euskadi Literatur Saria, 'Euskal hirian sutan' obreagaz, eta Fernando Rey izan da irabazlea literatur itzulpengintzaren modalidadean, Antonio Tabucchiren 'Pereirak dioenez' lanagaz.
Xabier Montoiak irabazi dau euskerazko literaturearen Euskadi Literatur Saria, 'Euskal hirian sutan' obreagaz, eta Fernando Rey izan da irabazlea literatur itzulpengintzaren modalidadean, Antonio Tabucchiren 'Pereirak dioenez' lanagaz. Montoiak 18.000 euro esku dirutan eta beste 3.535 euro jasoko ditu, lana beste hizkuntza batean argitaratu ahal izatea ahalbidetuko dauen hitzarmena sinatu ostean; Reyk 14.500 euro jasoko ditu.
Iñaki Gómez Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko zuzendariak, Karlos Otegi euskerazko literaturako sariko epaimahaiburuak eta Bakartxo Arrizabalaga itzulpengintzako epaimahaiburuak jakinarazo ditue irabazleen izenak.
Xabier Montoiaren 'Euskal Hiria sutan' lanaren ganean, epaimahaiak uste dau 'gure inguru hurrean jazo daitekezan istorioak' batzen dituala. Ganera, 'lanaren giro, erritmo, tonu desbardinen bariazino bikaina, idazkera zuzena, sarkorra eta ausarta' nabarmendu ditu.
Epaimahaiaren arabera, ipuingintzarako bere maisutasuna behin baino gehiagotan erakutsi ondoren, anbizinorik handieneko proiektuari ekin deutso Xabier Montoia gasteiztarrak bilduma barri honetan. 'Idazkera zuzen eta estilo zehatzez, gizarte baten luze-zabala erakutsi dau, bere xehetasun txikienetan ez bada, bai bere ezaugarri eta zertzelada nagusietan'.
Otegik jakinarazo dau Leire Bilbaoren 'Ezkatak', Javi Cilleroren 'Ero hiria', Ixiar Rozasen 'Negutegia' eta Joseba Zulaikaren 'ETAren hautsa' izan dirala beste finalistak.
Itzulpengintzea
Bestalde, Fernando Rey iruindarrak lortu dau euskerazko itzulpengintzako modalidadeko Euskadi Literatur Saria, Antonio Tabucchiren jatorrizko lanetik itzulitako 'Pereirak dioenez' obreari esker.
Modalidade honetako epaimahaiburuak nabarmendu dau liburu honen bidez euskal irakurleak Tabucchiren estiloa jasoteko aukerea dauela, 'jatorrizkoaren usaina igarten baita'. Naturaltasunaren eta fideltasunaren arteko orekea modu errazean lortzen dauela uste dau epaimahaiburuak, 'estilo itxuraz arina eta behartu bakoa erabilita. Euskera betean, italierazko liburu bat oparitu deusku', azaldu dau.
Mirentxu Larrañaga (Michael Morpurgoren 'Peaceful soldadoa'), Josu Zabaleta (John Allen Paulosen 'Zenbakirik gabe bizi') eta Patxi Zubizarreta (Nagib Mahfuzen 'Mirarien kobazuloa') izan dira modalidade honetako beste hiru finalistak.
Rey 'oso pozik' agertu da lortutako sariagaz. Obrearen protagonista 'oso hur' sentitu dauela esan du. Portugalen bizi dan kazetari zahar bat da liburuaren protagonistea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!