Jone & Etxe, kontzertu birea alkarregaz

Bizkaie! 2007-11-07 11:45   Musikea

Jone eta Etxek, datorren zapatuan, zemendiak 10, Tolosako Bonberenean hasiko dan bira bati emongo deutse hasierea. Jonek ‘Kateak’ izeneko lan barria aurkeztuko dau kontzertuotan eta Etxek, barriz, uda amaitzean egin dauen etenaldi txikiaren ostean, udagoieneko kontzertuei ekingo deutse.

Jone eta Etxek, datorren zapatuan, zemendiak 10, Tolosako Bonberenean hasiko dan bira bati emongo deutse hasierea. Jonek ‘Kateak’ izeneko lan barria aurkeztuko dau kontzertuotan eta Etxek, barriz, uda amaitzean egin dauen etenaldi txikiaren ostean, udagoieneko kontzertuei ekingo deutse. Lehenago kontzerturen batean biak subertau badira bere, oraingoan Euskal Herriko hainbat aretotan kontzertuak eskainiko dituela iragarri dabe. Bakotxak bere taldeagaz joko dauen arren, eszenatokian alkarregaz ikusteko aukerea be izango ei da kontzertu honeetan.

Anoetako bakarlari gazteak ‘Martxaundi 4’ Tolosaldeko talde eta abeslarien bilduman izan eban bere lehen kantua grabetako aukerea. Aurretik emonak zituan bere lehen kontzertuetan nahiz Martxaundiko agerraldi haregaz harritu eta liluratu bagintuan, erakutsi dituan talentua eta ausardia, hurreko aurrekaririk bako kantukerearen isla baino ez dira. Sei kantu batzen dituan lana kaleratu dau Bonberenea Ekintzak zigiluak, azken urteetan proiektu eta ekimen desbardinak bultzatzeko hartu dauen dinamika biziagaz jarraituz.


Egitaraua

- Zemendiaren 9an, Jone Lakuntzako Sorginak tabernan, gaueko 23:00etan.
- Zemendiaren 10ean, Jone + Etxe Tolosako Bonberenean, gaueko 22:30etan.
- Zemendiaren 16an, Jone Elgetako Gaztetxean, gaueko 22:30etan.
- Zemendiaren 17an, Jone + Etxe Etxalarreko Herriko Ostatuan, gauerdian hasita.
- Zemendiaren 25ean, Jone Ugaoko Jane jauregian, iluntzeko 19:00retan.
- Zemendiaren 30ean, Jone + Etxe Legazpiko Gaztetxean.
- Abenduaren 14an, Jone + Etxe Legorretako Gaztepiku Gaztetxean.

www.kemen.info

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu