Euskerea Londreseko The Language Show azokan izan da
2007-11-05 13:32 Euskerea berbagaiZemendiaren 1etik 4ra bitartean, Eusko Jaurlaritzea eta Kataluniako Ramón Llull Ikastegia izan dira azokan, euskerearen eta katalanaren egoerearen barri emoteko.
Eusko Jaurlaritzea eta Kataluniako Ramón Llull Ikastegia zemendiaren 1etik 4ra bitartean izan dira Londresen egingo dan The Language Show azokan, euskerearen eta katalanaren egoerearen barri emoteko.
Jaurlaritzea bigarrenez izan da bertan, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen eta HABEren eskutik. Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea Britainia Handiko uriburuan egon da, Londreseko Basque Societyko kideakaz.
Igazko ekitaldian 8.000 bisitari inguru izan ziran azokan. Aurten, bisitariek 130 stand baino gehiago ikusi ahal izan ditue hizkuntza, kultura eta komunikazino arlokoak. Bertan, batez be, hizkuntzen ikaskuntzearen eta irakaskuntzearen inguruko mundu zabaleko eragileak zein kultur erakunde askotako ordezkaritzak izan dira.
Azokan, honako erakusleiho mueta honeek izan dira: urruneko ikaskuntzeaz arduratzen diran enpresak zein erakundeak; barnetegiak antolatzen dituezanak; edozelako kultur erakundeak; ministerioak; gobernuetako sailak; hizkuntzak eta oporrak; negozioetako hizkuntza ikasketak; hizkuntza eskolak; hizkuntzak irakasteko materialak sortzen dituezanak; argitaletxeak; itzulpengintzea; interpretaritza zentroak; unibertsitateak; eta abar.
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak, HABEgaz alkarlanean, Europan egiten diran hiru hizkuntza azoketan parte hartzen dau urtero. Ekimen horren bidez, euskerearen barriak eta jakingaiak zabaltzeaz gan, munduko beste hizkuntzen artean lekua hartzen dau euskereak. Era berean, kanpoko hizkuntzen esperientzien barri ikasteko aukerea guztiz baliagarria da euskerea bera be aberasteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!