EHSFk Europako Surf Federazinoko kide izatea eskatuko dau barriro
2007-11-06 10:30Urriaren 9an, zazpi urte iraun dauen prozesu judizial baten ondoren, Auzitegi Gorenak Entzutegi Nazionalak 2002an emon eban ezezko ebazpena berretsi eban. Horren aurrean, EHSF aukera barriak aztertzen dabil egunotan.
Euskal Herriko Surf Federazinoak (EHSF) Europako Surf Federazinoko kide izatea eskatuko dau barriro, Auzitegi Gorenak Espainiako Surf Federazinoaren ilegalidadea berretsi ondoren.
Urriaren 9an, zazpi urte iraun dauen prozesu judizial baten ondoren, Auzitegi Gorenak Entzutegi Nazionalak 2002an emon eban ebazpena berretsi eban. Ebazpen horren arabera, Espainiako Surf Federazinoaren eraketea eta inskripzinoa baimentzen eban Kirolen Espainiako Kontseiluko Nagusiko erabagia ezeztetan zan.
Azken asteotan, Euskal Herriko Surf Federazinoa egoera barria eta aukera barriak aztertzen izan da. Lehenengo pausua izango da Europako Surf Federazinoko kide izatea eskatzea barriro, 2002an kanporatu eben arte holan izan zalako, EHSFak prentsa ohar bidez adierazo dauenez.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!