‘Kinteto Musikene’ zuzenean
2007-11-06 10:56 Musikea‘Kinteto Musikene’ pasa dan kurtsoan sortu zan Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastetxean, Musikenen, ondoko musikariez osoturik: Itsaso Etxeberria (pianistea-Iruñea, 1986), Xabier de Felipe (bibolina-Bilbao, 1987), Daniel García (bibolina-Santander, 1987), Alba González (biola-Barcelona, 1985) eta Beatriz Blanco (cello-Valladolid, 1987).
‘Kinteto Musikene’ pasa dan kurtsoan sortu zan Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastetxean, Musikenen, ondoko musikariez osoturik: Itsaso Etxeberria (pianistea-Iruñea, 1986), Xabier de Felipe (bibolina-Bilbao, 1987), Daniel García (bibolina-Santander, 1987), Alba González (biola-Barcelona, 1985) eta Beatriz Blanco (cello-Valladolid, 1987).
Laster zuzeneko kontzertuak eskainiko ditue, besteak beste:
- Zemendiaren 10ean, zapatuan, arratsaldeko 19:00etan, San Migeleko eleizan, Iurretako ‘Musikaldia’ jaialdian.
- Zemendiaren 23an, barikuan, arratsaldeko 20:30etan, Udal Auditorioan, Medina del Campoko ‘Musika Aste Internazionalean’, Castilla-Leóngo Orkestra Sinfonikoa edo San Petersburgoko Cello Okteto moduko taldeak programakide izanik.
Bi kontzertu horreetan Dmitri Shostakovich-en ‘Kinteto pianoduna, op. 57’ eta Johannes Brahms-en ‘Kinteto pianoduna, op. 34’ joko ditue, Ganbara Musika errepertorioan ezagutzen diran obra sakon eta gatxenetarikoak.
Beste alde batetik, Kinteto Musikenek Espainia Mailako ‘Acordes 2007’ Ganbara Musika Saria jaso eban egunean, pasa den garagarrilaren 6an, Madrilgo Teatro Monumentalen egindako kontzertua, TVEk emitidu eban oraintsu, ‘Los conciertos de TVE-2’ programan.
Taldearen zuzenekoaren zati bat ikusi nahi ezkero, jo Youtube-ra eta Kinteto Musikene klikau.
‘Kinteto Musikene’ laster CD bat argitaratzeko asmotan dago, eta datorren urterako zenbait kontzertu ditue berbatuta, tartean Marcelino Botín Fundazinoak Santanderren antolatuko dauena eta Donostiako Musika Hamabostaldian egingo dabena.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!