Azkenaren hasierea

Bizkaie! 2006-08-31 02:00   Musikea

Azkena, Euskal Herriko rock jaialdirik garrantzitsuenetarikoa gaur, abuztuak 31, hasiko da Gasteizen. Datozen hiru egunetan, besteak beste, Iggy & The Stooges, New York Dolls, Pearl Jam eta Berri Txarrak lako taldeak agertuko dira taula gainean.

Azkena, Euskal Herriko rock jaialdirik garrantzitsuenetarikoa gaur, abuztuak 31, hasiko da Gasteizen. Datozen hiru egunetan, besteak beste, Iggy & The Stooges, New York Dolls, Pearl Jam eta Berri Txarrak lako taldeak agertuko dira taula gainean.

Beste musika jaialdi batzuetan ez bezela, rock an roll doinuak eta kantu gitarreroak izango dira protagonista Azkena jaialdian eta, akaso, horregaitik arrakasta handiko jaialdia da, bertoko zein kanpoko jentea erakarten dauena, hain zuzen be.

Zeozelako orekea lortu guran, antolatzaileek talde mitikoak zein gaur egungoak ekarri dabez, Euskal Herrikoak zein kanpoko taldeak.

Azkena jaialdiaren bosgarren edizinoak gaur arratsaldean zabalduko ditu ateak; Mendizabalako zelaietan, arratsaldeko 17:30etan, Oñatiko Sharon Stoner taldeak emongo deutso hasierea jaialdiari eta hortik aurrera, bakotxak ordubete eskas hartuko dauelarik, Guarro, Young Fresh Fellows, The Waterboys, Green On Red, Iggy & The Stooges eta The Misfits taldeak izango dira.

Irailaren 1ean, Uzzhuaia taldea hasiko da giroa berotzen arratsaldeko 16:20an eta hortik aurrera, Marah, The Bottle Rockets, Gang Of Four, Eagles Of Death Metal, Big Star, Redd Kross, Buckcherry eta New York Dolls izango dira.

Jaialdiko azken egunean, irailaren 2an, Kriston taldearen doinsuka entzungo dira lehenengo, arratsaldeko 16:20an hasita. Bostak eta bostean, Berri Txarrak taldearen txandea izango da eta hortik aurrera, Kim Salmon & The Surrealists, The Nomads, Supagroup, Wolmother, My Morning Jacket, Pearl Jam eta Mondo Generator agertuko dira taula gainean.

www.azkenarockfestival.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu