Muse taldeak urriaren 24an joko dau Barakaldoko Bizkaia Arenan

Bizkaie! 2006-08-31 02:00   Musikea

Barakaldon aurkeztuko dabe aurten Atlantic disketxeagaz ataratako 'Black Holes And Revelations' lana, Europan pasa dan garagarrilean argitaratutako diskoa. Frantzia eta New York artean grabautako diskoa da eta aurreko lanek baino funk doinu gehiago ditu.

Muse rock talde britainiarrak Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre erakustazokako Bizkaia Arenan joko dau datorren urriaren 24an; Madrilgo Erkidegoko Kirolen Jauregian hiru egun ondoren eta hilaren 28an, Bartzelonako Pabilioi Olinpikoan.

Devon konderri ingeleseko Teignmouth herriko hirukote bat da Muse. Mathew Bellamyk ahotsa, pianoa eta gitarrea joten ditu, Christopher Wolstenholmek baxua joten dau eta Dominic Howard bateria jolea da. Bellamy da bandaren liderra eta abesti gehien egilea baina azken lanean beste biek be parte hartu dabe zeregin horretan.

Barakaldon aurkeztuko dabe aurten Atlantic disketxeagaz ataratako 'Black Holes And Revelations' lana, Europan pasa dan garagarrilean argitaratutako diskoa. Frantzia eta New York artean grabautako diskoa da eta aurreko lanek baino funk doinu gehiago ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu