Santurtziko Las Viñas Liburutegiak 'De Argentina' zikloa antolatu dau irailetik abendura
2006-08-30 02:00 BarriakSanturtzi udalerri bizkaitarreko Las Viñas Liburutegiak 'De Argentina' izeneko zine-zikloa antolatu dau irailetik abendurarteko eguazten guztietan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, herrialde arteko filmeen proiekzinoa egin asmoz.
Santurtzi udalerri bizkaitarreko Las Viñas Liburutegiak 'De Argentina' izeneko zine-zikloa antolatu dau irailetik abendurarteko eguazten guztietan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, herrialde arteko filmeen proiekzinoa egin asmoz.
Arduradunen esanetan, zikloa irailaren 20an hasiko da ‘El abrazo partido’ pelikuleagaz. Geroago etorriko dira ‘Tiempo de revancha’ (irailaren 27an), ‘El lado oscuro del corazon’ (urriaren 4an), ‘Luna de Avellaneda’ (urriaren 11n), ‘El sueño de Valentín’ (urriaren 18an) eta ‘Presos del olvido’ (urriaren 25ean) filmak.Zemendian, barriz, ‘Kamchtaka’ (hilaren 8an), ‘Roma’ (15ean), ‘Nueve reinas’ (22an) eta ‘El mismo amor, la misma lluvia’ (29an) eskainiko dira. Azkenik, ziklo hau abenduaren 13an amaituko da ‘Un lugar en el mundo’ filmeagaz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!