Daniel Agirre: ‘Euskal kultureari eta euskereari lotuta dago baserria’

Bizkaie! 2006-08-31 02:00   Barriketan

Maruri-Jatabeko Baserriak Zaintzeko eta Apaintzeko III. lehiaketearen irabazlea

Pasa dan abuztuaren 10ean, Baserriak Zaintzeko eta Apaintzeko III Lehiaketearen sari banaketea egin zan Maruri-Jataben. Bost urterik behin Udalak antolatzen dauen txapelketea da eta saria irabazteko baldintzak, besteak beste, garbitasuna, lorezaintza, apaindurea eta altzairu eta erreminta tradizionalen zaintzea dira. Aurtengo saria Daniel eta Patxi Agirreren Zabalabarrena baserriak irabazi dau. Sari legez dirua eta plaka oroigarria jaso ditu.

Daniel Agirre maruritarra orain dala 40 urtetik hona da baserriaren jaubea. Antxina, emaztearen familia bizi zan bertan baina 20 urtez alokairuan bizi ostean erosi egin eben. Baserria bifamiliarra da eta Agirretarrak bizi dira bertan.


1.- Zergatik uste duzu aurtengo saria irabazi dozuela?

Egia esan, sorpresa handia izan da. Ez genduan irabaztea espero. Baserriak 100 urte baino gehiago ditu eta daukazan berezitasun nabarmenenak harria eta leihoak dira. Inguruan ez dago baserririk holako berezitasunakaz. Hori bai, alabek egiten daben lana nahitaezkoa da, mimo handiz zaintzen dabez baserriko bazter guztiak.


2.- Zer da zuretzat baserria?

Baserria familia giroa, kulturea eta arbasoakaz loturea da.


3.- Oraindino j
arraitzen dozue baserriko lanak egiten?

Ez, egun ez dogu aspaldian egiten zan lanik egiten. Ez daukagu animaliarik kortan eta ortutik ataraten doguzan barazkiak etxerako dira, ez doguz saltzen.


4.- Baserria euskereari lotuta egon da betidanik. Oraindino be holan da da?

Bai, baserrietan euskeraz berbetan segiduten da, hizkuntzea bera be baserrietan babestu izan baita beti. Euskal kultureari eta euskereari lotuta dago baserria.


5.- Gazteek segiduko ete dabe baserriagaz?

Ez. Gaur egun, ez da lehengo moduan pasetan. Orain, baserrian geratzen danak hori aukeratzen dau. Gure kasuan, familiako gazteak hona datoz, bai, baina bertoko inguruagatik lasaitasuna topetan, ez nekazariak izatera.


6.- Gustuko dozu baserrian bizitea?

Gustora ez banitz egongo kalera joango nintzateke.


OHARRA:
baserri giroagaz lotuta, Munduko Landaguneak III. Nazinoarteko Biltzarra egingo dau Donostian urriaren 19tik 21era. Munduko Landagunea irabazi asmorik bako nazinoarteko sarea da. Biltzarrean, munduko garapen solidarioari buruzko ikuspegia emongo dabe lau kontinentetako 30 adituk baino gehiagok. Ruralforum.net webgunean informazino gehigo topau ahal izango dozue.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu