Elhuyar Atlas eguneratuan ez da Pluton agertzen

Bizkaie! 2006-08-28 02:00

Elhuyar Atlasa (Munduko eta Euskal Herriko atlasa) argitaratu barri dau Elhuyar Fundazinoak. Nazinoarteko Astronomoen Batzordeak pasa dan astean emondako eguzki-sistemearen sailkapen barria jasoten dau, planeta barriakaz eta Pluton barik.

Elhuyar Atlasa (Munduko eta Euskal Herriko atlasa) argitaratu barri dau Elhuyar Fundazinoak. Nazinoarteko Astronomoen Batzordeak pasa dan astean emondako eguzki-sistemearen sailkapen barria jasoten dau, planeta barriakaz eta Pluton barik. Ganera, zehaztasun handiko mapak daukaz, azken urteotan munduan izan diran aldaketa politikoak eta Euskaltzaindiak toponimian emondako arau zein gomendioak kontuan hartuta.

Euskal Herriko zein munduko mapa politiko eta fisikoez gan, munduko etnien, hizkuntzen, tektonikearen, populazinoaren eta abarren inguruko informazinoa emoten dau. Liburu hau datorren astetik aurrera egongo da eskuragarri elhuyar.org/denda webgunean eta liburu-dendetan.

Lanak ezaugarri bereizgarri bi ditu. Alde batetik, mapa geografiko eta politiko osotuak dakarz. Bestetik, datu gehigarri ugari eta gaika antolatutako mapak ditu: mundu mailan, plaken tektonikea, klimea, munduko petrolio-erreserba eta industriagune nagusiak, populazinoaren banaketa eta migrazinoak, erlijinoa, herrialde aberatsenak eta beste hainbat; Euskal Herri mailan, mapa geografiko eta politikoez gan, eskualdeak, Euskal Herriko biztanleriaren, klimearen eta landarediaren eta euskerearen bilakaerearen, egoerearen eta euskalkien mapak jasoten ditu.

Atlasa guztiz eguneratuta dago: besteak beste, eguzki-sistemearen antolamentu barria jasoten dau, planeta barriakaz eta Pluton barik, azken urteetako aldaketa politikoak jasoten ditu, toponimian Euskaltzaindiak emondako arauak eta gomendioak kontuan hartzen ditu, eta, azkenik, azken urteetako mobimentu sozioekonomikoen eta demografikoen ganeko datu eguneratuak daukaz.

Materiala Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat dago peparauta; halanda be, oso egokia da geografian interesa dabenentzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu