Igaz baino % 14 turista atzerritar gehiago etorri da aurten EAEra
2006-08-23 02:00550.000 turista atzerritarrek bisitau dabe aurtengo lehen zazpi hilebeteotan EAE, igaz baino % 14,2 gehiago. Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak Frontur inkestako datuetan oinarrituta emon ditu kopuruok. Horrenbestez, turista atzerritar gehien jasoten dauen autonomia erkidegoetan bederatzigarrena da EAE.
550.000 turista atzerritarrek bisitau dabe aurtengo lehen zazpi hilebeteotan EAE, igaz baino % 14,2 gehiago. Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak Frontur inkestako datuetan oinarrituta emon ditu kopuruok. Horrenbestez, turista atzerritar gehien jasoten dauen autonomia erkidegoetan bederatzigarrena da EAE.
Zazpi hilebeteotan, Estaduko turista atzerritarren % 1,7 baino ez dau jaso EAEk, baina hazkundea nabarmena da, Estaduko batez bestekoa baino % 5,3 gehiago. Gauzak holan dirala, gehien hazi dan hirugarren autonomia erkidegoa da, Madril eta Gaztela eta Leonen atzetik.
Garagarrilean, 164.968 atzerritarrek bisitau eben EAE, igaz baino % 12 gehiago. Eustaten datuen arabera, 2006ko garagarrilean 213.627 bidaiarik hartu eben ostatu Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan, hau da, aurreko urteko hilebete berean baino 23.000 gehiagok eta, horrenbestez, % 12ko hazkundea izan da.
Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan gehitu da etorritako bidaiari kopurua: Araban % 17, Bizkaian % 16 eta Gipuzkoan % 7.
Estadutik etorritako bidaiarien sarrerea be hazi egin da, % 13, hain zuzen. Estadutik etorritako bidaiarien artean autonomia erkidego guztietatik etorritako bidaiari kopuruak gehitu dira, baina batez be hurrengoetatik etorritakoenak: Madril, Gaztela eta Leon, Andaluzia, Kantabria eta Asturias.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!