Euskadiko Orkestreak 94 musikari izango ditu udagoienean

Bizkaie! 2006-08-24 02:00   Musikea

Bost plaza barriren lehiaketeagaz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere musikari zerrendea handituko dau aurtengo udagoienean.

Bost plaza barriren lehiaketeagaz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere musikari zerrendea handituko dau aurtengo udagoienean. Handitze horregaz Orkestreak, erakunde honen historian lehenengoz, 94 musikariz osotutako taldeagaz ekingo deutso denporaldiari.

EOko iturriek adierazo dabenez, ekimen hau Euskadiko Orkestrearen hobekuntzarako jarrera argia da. Orkestrearen konfigurazino hau oso bestelakoa da orain 25 urte eukanagaz konparauta, izan be, Orkestreak 77 musikari taularatuz ekin eutson bideari.

Musikari zerrendearen handitzea bibolin bi, biola bi eta biolontxelo baten lehiaketeagaz gauzatuko da. Lehenengo lau lanpostuetarako entzunaldiak irailaren 4an eta 8an egingo dira eta bosgarrenerako entzunaldia, barriz, urriaren 27an izango da. Lehiaketarako oinarriak eta plaza bakotxerako izena emoteko epea www.euskadikoorkestra.es webgunean topau daitekez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu