Euskadi Literatur Sariak’07 banatu ditue bart Gasteizen
2007-12-05 10:36 sariak-autortzakMiren Agur Meabek, Juan Basek eta Fernando Reyk Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren eskutik jaso eben bart Mari Puri Herreroren ‘Idazle zuhaitza’ eskulturea
Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren eskutik jazo zituen bart Euskadi Literatura Sariak Gasteizeko Lehendakaritzan Fernando Reyk, Miren Agur Meabek eta Juan Basek; Xabier Montoia ez zan agertu sari banaketa ekitaldian.
Juan Jose Ibarretxek sarituen sorkuntza lanagaz gozetako deia zabaldu eban: ‘sormenaren hizkuntzaren barruan, munduko hizkuntza guztiak batzen dira eta bardinak egiten dira’. Mitxelenaren berbak gogoratu zituan, euskerea eta gaztelania Euskal Herriko hizkuntzak dirala dinoenak, eta bi hizkuntza horreetan egindako lana saritzeko helburua dabela Euskadi literatura sariek.
Juan Bas idazle bilbotarrak gaztelerazko Euskadi Literatura saria irabazi dau ‘Voracidad’ lanagaitik. Saritzat, aitatutako eskulturaz gan, 18.000 euro jaso ditu eta 3.535 gehiago liburua beste hizkuntza batean argitaratzeagaitik.
Miren Agur Meabe lekeitiarrak haur eta gazte literatura saria jaso dau ‘Urtebete itsasargian’ lanari esker. Danetara, 14.500 euro emon deutsiez eta 2.475 euro gehiago liburua beste hizkuntza batean argitaratu daian.
Bestalde, euskerazko lan onenaren saria Xabier Montoiak jaso dau ‘Euskal Hiria sutan’ lanarengaitik. Hamazortzi mila euro irabazi ditu eta beste 3.535 jasoko ditu liburua beste hizkuntza batean argitaratzeko.
Fernando Reyk, barriz, euskerazko itzulpen onenaren saria jaso dau ‘Pereirak dioenez’ liburuagaitik. Antonoi Tabucchirena da jatorrizko liburua. Reyk 14.500 euroko saria irabazi dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!