Kondaira.com, historia gaiak sarean

Bizkaie! 2007-12-04 14:41

Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Historia Sailak Kondaria.com (www.kondaira.com) historia arloko aldizkari elektronikoaren 2007. urteari jagokon alea kaleratu dau, orain arteko seigarrena.

Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Historia Sailak Kondaria.com (www.kondaira.com) historia arloko aldizkari elektronikoaren 2007. urteari jagokon alea kaleratu dau, orain arteko seigarrena. Enara Artetxe Sánchez Arte Ederretako lizentziatuak 'XIX. mendeko paper ganeko argazkigintzearen historia' gaia landu dau aurtengo edizinoan, UEUko iturriek jakinarazo dabenez.

UEUko Historia Sailak 2003an jarri eban martxan Kondaira.com. Aldizkari honetan, kalidadea zainduz, orotariko historia lanak argitaratzen dira. Helburu nagusia historiagile eta historiazale euskaldunen arteko hartu-emonak garatzea da. Kondaira.com aldizkariak euskeraz lantzen ditu historia gaiak eta horretan aitzindaria eta arloko erreferentzia da.

Mikel Aizpuru historialari eta UEUko kidearen esanetan, 'Kondaira.com-en ekarpena garrantzitsua izan da eta 1973an Udako Euskal Unibersidadea lehenengoz antolatu zanetik, historiak bertan presentzia nabarmena izan dauela gogoratu dau'.

Jurgi Kintana Kondaira.com-eko zuzendariak eta UEUko kideak azaldu dau euskeraz historian espezializautako aldizkaririk ez egoanez, Kondaira hutsune hori beteteko asmoz sortu zala. 'Kondaira dobakoa da eta interneten dago mundu guztiarentzat eskuragarri. Formatu elektronikoak paperezko aldizkariek baino zabalkunde eta aukera interaktibo handiagoak ahalbidetzen ditu. Kondaira historian interesa daben guztiei zuzenduta dago: historia irakasle, ikertzaile, ikasle zein historiazaleei', adierazo dau.

Aldizkaria internet bidez irakurteaz gan, ordenagailuan gordeteko aukerea (pdf formatuan) be badago. Ganera, artikuluez gan, historiaren irakaskuntzan baliagarriak izan daitekezan historia materialak (testuak, mapak eta aurkezpenak) be topau. Historia materialen atalean Euskal Herriko zein
munduko testu eta mapa historikoen corpus gero eta handiagoa batzen da eta mueta horretako materialak dituanak bertan jar ditzakez. Era berean, historiarako hainbat lotura interesgarri be topau daitekez.

Azkenik, historialari eta historiazale euskaldunen arteko hartu-emonak garatzeko, blog bat be badago. Era horretara, Kondaira aldizkariak euskaldun historialarien bilgune eta erreferentzia izan gura dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu