Azokearen balorazinoa: jente kopurua erosketakaz lotuta egon da

z 2007-12-10 10:34   Kulturea

Jente kopurua erosketakaz lotuta egon dala nabarmendu dabe bai editoreen alkarteko ordezkari Jorge Gimenezek zein diskoetxeen bozeroale Angel Valdesek. Biek ala biek 'urte ona' izan dala azpimarratu dabe 'urte polita izan da liburugintzeari jagokonez eta espektatibak bete dira' esan dau Gimenezek. 'Eskaintzea zabala da, arlo askotariko lanak izan dira aurten eta aniztasuna oso garrantzitsua da gurea lako literaturan'.

Jente kopurua erosketakaz lotuta egon dala nabarmendu dabe bai editoreen alkarteko ordezkari Jorge Gimenezek zein diskoetxeen bozeroale Angel Valdesek. Biek ala biek 'urte ona' izan dala azpimarratu dabe 'urte polita izan da liburugintzeari jagokonez eta espektatibak bete dira' esan dau Gimenezek. 'Eskaintzea zabala da, arlo askotariko lanak izan dira aurten eta aniztasuna oso garrantzitsua da gurea lako literaturan'. Bide beretik egin dau balorazinoa Valdesek be. 'Inflexino puntu bat badatorrela dirudi. Izan dogun musika-eskaintzea be oso zabala izan da eta jenteak era guztietako diskoak erosi ditu'. Bai liburuetan zein diskoetan aurten 'salmenta handi bakar bat ez egon izana' era positiboan balorau dabe Gimenezek eta Valdesek. 'Salmentea be zabaldu' egin dala agirian itxi gura izan dabe.


Azokearen inguruan egin diran ekitaldiek arrakastea izan dabe

Durangoko Azokeak beste behin be era guztietako ekitaldiak antolatu ditu eta 'izan daben erantzuna azpimarratzekoa da', adierazo dabe bai Azokearen zuzendari Irazabalek zein Gerediaga alkarteko presidente Nerea Mujikak be. Lehenengoz egin dan Durangaldeko musika taldeen kontzertuak izan dauen harrerea parebakoa izan dala azpimarratu dau Mujikak, baita Elkartegian egin diran aurkezpen, saio eta bestelako ikusizunek be. Paiatarrek egin eben 'Oroimenaren Lupa' saioa, batetik, eta Durangaldeko Bideografik taldearen eskutik ikusi ahal izan zan 'Psikoblok, Ur sakonetako bakardadea' dokumentala, bestetik, gogora ekarri gura izan ditue Gerediagakoek. Bide horretan, 'Azoka sormenaren sustatzaile bidean egin dauen apustuari eutsi gura deutso aurrera begira eta era horretako ekimenak bultzatu eta babesteko asmoa dogu'. Elkartegian egiten diran ikuskizunen aldeko apustua sendotzen hasi da eta 'geroz eta jente gehiagok parte hartzen dau han egiten doguzan saioetan. Azokearen alde ludikoa eta serioagoa buztartzeko aukerea emoten deusku eta bide horretan sakontzeko jarraituko dogu', adierazo dau Irabazabalek.


Alkarlana eta sariak

Sormenaren sustatzaile izateko bidean be, beste literatura batzukazko alkarlana bultzatzeko asmoari eutsi deutso Durangoko Azokeak. Georgiako literatura ezagutzeko aukerea egon da aurten, hango idazleak konbidauta egon dira eta. Era berean, Gerediagak Iparraldeko euskal sorkuntzea autortu eta saritu dau Argizaiola saria Maiatz Elkarteari emonaz.

www.durangokoazoka.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu