Ia 32.000 oposiziogile aurkeztuko dira EHUko Enplegu Publikoaren Eskaintzara

Bizkaie! 2007-12-04 10:35

Telematikoak ez diran eskaeren azken sailkapena egitear dagoala, administrari laguntzailearen (13.721) eta mendekoen (11.849) mailak dira eskaera gehien izan dituenak; horreen ondoren dago administrariaren maila, 2.519 eskaeragaz.

Danetara, 31.546 personek emon dabe izena Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Administrazino eta Zerbitzuen Langileen Enplegu Publikoaren Eskaintzaren aukeraketa prozesuan parte hartzeko. Izena emoteko epea joan dan zemendiaren 23an amaitu zan.

EHUk prentsa ohar bidez jakinarazo dauenez, oposizinogile gehienek telematikearen bidez egin dabe prozesuan aurkezteko eskaerea (29.333 lagunek) eta oso gitxik egin dabe ohiko bide administratiboetatik (2.213 personek).

Telematikoak ez diran eskaeren azken sailkapena egitear dagoala, administrari laguntzailearen (13.721) eta mendekoen (11.849) mailak dira eskaera gehien izan dituenak; horreen ondoren dago administrariaren maila, 2.519 eskaeragaz.

Bestalde, gestinoaren teknikarien taldeak 2.177 eskaera izan ditu bere maila desbardinetan, eta erdi-teknikarienak 510. Azkenik, laguntzaile, artxibo, liburutegi eta museoen taldeak 770 eskaera izan ditu.

EHUtik nabarmendu dabe Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) bizi ez diran 343 lagunen eskaerak jaso dituela, batez be Kantabria (108), Nafarroa (82) eta Burgosetik (76). Era berean, Ipar Euskal Herritik hamar eskaera heldu jakezala azpimarratu dabe.

Eskaerak aurkezteko datari jagokonez, oposizinogile gehienek azken astera arte itxaroten dabe, zemendiaren 19tik 23ra, aste horretan 13.083 lagunek emon eben eta izena (webgunearen bidez egindako eskaeren % 44).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu