‘Koblakari’ topaketeak nazinoarteko 800 artista inguru batuko ditu Bilbon
2007-12-05 14:04Koblakari, malabarista eta zirku artisten topaketeak Bilboko Errekalde auzoa izango dau eszenatoki, Euskal Herri osotik, Estaduko automomia erkidego desbardinetatik eta Argentina, Txile, Frantzia eta Italiatik etorritako 800 artista ingururentzat.
Zirkua eta kale antzerkia gogoko dabenentzako ezinbesteko hitzordua dago Bilbon domekara arte luzatuko dan 'Koblakari 2007', VI. Malabarista eta Zirku Artisten Topaketearen barruan. Profesionalentzako mintegiak joan dan barikuan abiatu eban topaketa hau, Bizkaiko Malabaristen Elkarteak Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailagaz batera antolatu dauena.
Koblakarik Bilboko Errekalde auzoa izango dau eszenatoki, Euskal Herri osotik, Estaduko automomia erkidego desbardinetatik eta Argentina, Txile, Frantzia eta Italiatik etorritako 800 artista ingururentzat.
Zirkuko arteak bilbotarrei hurreratu eta Bilbo zirkuari eta kultureari lotutako uritzat sustatzeko asmoz, Koblakari 2007k eskaintza zabala preparau dau. Horreen artean, Koblakari Ikuskizun Handia izango da nabarmenena, zapatuan, 22:00etan. Sarrerak salgai dagoz 10 euroan eta aurreko edizinoetan lez, Ayala Antzokian egingo da.
Programea osotuz, profesional eta amateurrentzako zirku ikastaroak antolatuko dira, bai eta lehiaketak, ‘Suzko gaua’ (aldi berean 100 eskuketari baino gehiago batzen dituana), ‘Airera bota’, ‘Dos perillas’ eta ‘Lurzorutik zentimetro batzuetara’ ikuskizunak, eta malabaristen arteko Olinpiada bat abenduaren 9an, topaketeari amaierea emoteko.
Koblakari alkarteak zazpi urte daroaz zirkua eta bereziki malabarismoa sustatu eta ezagutarazoteko ahaleginean, eta 12 eta 35 urte arteko 40 bazkidek osotzen dabe. Alkartearen barruan, publikoarengan eta sektoreko profesionalen artean onespen handia lortu daben ‘Mr. Frack’, ‘Circo Kapikua’ eta ‘Hegan’ lako taldeak eta ‘Irakalbok’ kalejirea dagoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!