Jose Lejarretak II. Gerra Karlistan egindako argazkien erakusketea zabalduko dabe Durangon
2007-12-03 18:38Durangoko Arte eta Historia Museoan ‘José de Lejarreta, argazkilaria II. Gerra Karlistan’ izeneko argazki erakusketeak etzi, hilak 5, zabalduko ditu ateak, eta abenduaren 30era bitartean izango da ikusgai, Durangoko Udaleko iturriek jakinarazo dabenez.
Durangoko Arte eta Historia Museoan ‘José de Lejarreta, argazkilaria II. Gerra Karlistan’ izeneko argazki erakusketeak etzi, hilak 5, zabalduko ditu ateak, eta abenduaren 30era bitartean izango da ikusgai, Durangoko Udaleko iturriek jakinarazo dabenez.
Jose Lejarreta (Iurreta, 1838 - Durango, 1895) argazkilaria ez genduan lar ezagutuko, bigarren Gerra Karlista abiarazo eban 1872. urteko altxamenduagaitik izango ez balitz. Herriko erretratugile apala zan, baina une aproposean egon zan, denporan bat egin ebalako aitatutako jazoera historiko garrantzitsuagaz.
Carlos VII.a erregegaiak Durango -tradizionalisten aldekoa beti- aukeratu eban Gortearen egoitza izateko, bera Bizkaian egoten zanerako, aurretik bere aitona Carlos V.ak egin eban legez.
Personaiei eta militar karlistei argazkiak egiteak, eta burruka horretako protagonistei arpegia jarri izanak, argazkigintzatik harantzago doan garrantzia emon deutse Lejarretaren lanei, dokumentu historiko bihurtu diralako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!