Gabonetako akuarela-erakusketea izango da Bilbon

Bizkaie! 2007-12-04 13:41

Euskal Akuarelisten Alkarteak antolatutako erakusketea abenduaren 21etik 31ra bitartean egongo da zabalik Juan Ajuriaguerra kaleko 16 zenbakian dagoan Akros Galerian.

Urtero legez, Euskal Akuarelisten Alkarteak Gabonetako ohiko erakusketea antolatu du Bilbon abendurako eta bazkideek azken lanak erakusteko aukerea izango dabe. Erakusketea abenduaren 21etik 31ra bitartean egongo da zabalik Juan Ajuriaguerra kaleko 16 zenbakian dagoan Akros Galerian. Ehun artista baino gehiagoren lanak egongo dira ikusgai.

Formatu txikiko akuarelen Gabonetako erakusketea alkarteak egiten dituan jarduera garrantzitsuenen artean dago. 1994. urtean hasi zan erakusketa hori antolatzen eta orain arte urtero egin da, areto desbardinetan.

Erakusketan, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako akuarelisten lanak ikusi ahal izango dira. Bizkaitarren artean, Anton Hurtado, Rosa Arza, Angel Badillo, Evencio Cortina, Paola de Miguel, Carlos Espiga, Jesus Maria Folio, Julio Gomez Mena, Juan Manuel Lumbreras, Juan Manuel Mendez, Lucas Alcalde, Jose Luis Molina, Riquelo, Juan Carlos Lang, Ricardo Perez Franco, Alejandro Quincoces, Piedad Santamaria, Gonzalo Roman, Justo San Felices, Juan Antonio Uriarte, Roberto Zalbidea edo Josefina Ojeda nabarmendu daitekez. Gipuzkoarren artean, Javier Sagarzazu, Jon Idigoras, Esther Galarza, Jeanne Devoyon, Juan Carlos Cardesin, Jose Mensuro, Rosa Maria Stinus, Eladio Jimeno edo Enrique Ochotorenaren lanak dagoz. Arabako akuarelistei jagokenez, Paz Diaz Espada, Maria Ines Pradilla, Andres Mateo eta Blanca Basaberenak. Azkenik, nafarren artean, Armando Juez San Salvador eta Remigio Casiriainen lanak azpimarratu daitekez.

Erakusketa honek Pepe Carazo, Elena Rego, Salvador Castella, Lucas Prado, Valentin del Fresno, Jose Francisco Rams, Jose Luis Tudanca, Virginia Maria Gonzalez de Cosino eta Luz María de Solloaren partaidetzea be izango dau.


Euskal Akuarelisten Alkartea

Alkarteak, orain dala 70 urte jaio zanetik, beti izan dau bere kideen erakusketa kolektibo eta bakarkakoetan teknika honen frutuen erakusleiho nagusia. 1945etik antolatutako 170 erakusketa baino gehiago dira jarduerearen garrantziaren erreferentea.

1995ean, alkarteak Londreseko Royal Watercolour Society-tik ekarri eban Chritsmas Exhibition izeneko Gabonetako ekimen berezia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu