Euskadiko Kutxa eta Kutxa dira aurtengo Ukan saridunak
2007-12-04 12:08 Euskerea berbagaiEuren lan prozesuetan euskerea txertzatzeagaitik eta euskerearen erabilerea bermatzeagaitik, Eusko Jaurlaritzeak aurtengo Ukan saria Euskadiko Kutxari eta Gipuzkoa Donostia Kutxari emon deutsie.
Euren lan prozesuetan euskerea txertzatzeagaitik eta euskerearen erabilerea bermatzeagaitik, Eusko Jaurlaritzeak aurtengo Ukan saria Euskadiko Kutxari eta Gipuzkoa Donostia Kutxari emon deutsie. Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariaren eskutik jaso eben saria atzo, Euskerearen Nazinoarteko Eguna zala-eta Gasteizko Artium museoan egindako ekitaldian. Elhuyar erakundeak be aitamen berezia jaso eban euskara planen arloan aitzindari izateagaitik.
Baina bi kutxa horreez gan, beste hainbat enpresa, persona eta alkarte be saritu ditue, lehenengo euskera planak bultzatzeagaitik. Saridunen artean, besteak beste, Martin Auzmendi Nekazaritza sailburu ohia, Mari Carmen Garmendia Kultura sailburu ohia eta Jose Luis Garai, Paulino Corcuera eta Iñaki Chueca, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Nekazaritza diputadu ohiak dagoz.
Igaz, Ukan saria euskaldunbarriek jaso eben.
Ibarretxek nabarmendu eban handia dala norberak euskerearen alde egin leiken ekarpena eta euskereak hiztunak behar dituala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!