‘Bat, bi, Manchester’, Irati Jimenezen lehen nobelea plazan
2006-10-06 02:00 KultureaOndarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Augustin Zubikarai nobela laburren lehiaketearen bosgarren deialdian irabazi dau idazle mundakarrak Bat, bi, Manchester lanari esker.
Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen daben Augustin Zubikarai nobela laburren lehiaketearen bosgarren deialdian irabazi dau idazle mundakarrak Bat, bi, Manchester lanari esker.
Malcolm X umeentzako biografiaren ostean, Irati Jimenezen lehen nobelea da eta idazleak autortu dauenez, ipuin bat baino errazago atondu dot nobelea, ipuinetan argiago euki behar dozuzalako gauzak eta nobelan, barriz, idatzi ahala egin dot aurrera, personaiakaz batera egin dot bidaia.
Beste alde batetik, lehen esperientzia izanik, ikasteko modu bakarra, idaztea dala adierazo dau, berba bakotxagaz burrukan ibili naz.
Gaiaren eta estiloaren harian, Nahi eta ezinaren istorioa da, bi gizonen arteko maitasun istorioa; maskulinidadeak liluratzen nau, gizonezkoen arteko maitasun istorioek adierazo dau idazle mundakarrak. Erritmo bizia, esaldi eta kapitulu laburrak erabili ditu, beti be, irakurterraza izatea obsesinoa izan dalako idazlearentzat.
Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editorearen eretxiz, liburuak swing-a dauka, kantuan edota irakurten hasteko konbitea luzatzen dau. Erritmo bizia darabil, sentimenduez ari da, modu ulergarrian baina ez friboloan. Hurreko istorioa da, norbera erraz identifiketako modukoa. Partikularra da baina era berean unibersala.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!