Bide Ertzean Catalunyan

Bizkaie! 2006-10-04 02:00   Musikea

‘Non dira’ disko barria amaituta, tolosarrek Catalunyan kontzertu bi emongo dabez astegoienean. Gironan urriaren 6an eta Tarragonan urriaren 7an.

‘Non dira’ disko barria amaituta, tolosarrek Catalunyan kontzertu bi emongo dabez astegoienean. Gironan urriaren 6an eta Tarragonan urriaren 7an. Urte batzuren ostean, barriro abiatuko da taldea Catalunyara. Hasierea besterik ez da izango, 2007ko udabarrian kontzertu gehiago eskainiko dabez eta. Bi emonaldi horreetan kantu barriak entzun ahal izango dira, urriaren amaieran aurkeztuko dan disko barriaren aurrerapen legez. Zemendian ‘Non dira’ diskoaren aurkezpen kontzertu sorta eskainiko dau Euskal Herrian Bide Ertzean taldeak:

- Zemendiaren 4an, Zizur Nagusiko Kultur Etxean.
- Zemendiaren 15ean, Jareño-Gazteszenan.
- Zemendiaren 18an, Zornotzako Zelaieta zentroan.
- Zemendiaren 25ean, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian.

Bide Ertzean ez da inoiz izan modaren aterpean ibiltzearen zale. Deabruak Tailatuetan taldearen alternatiba akustiko moduan sortu ziran eta 1998an ‘Dana lanbrotute ikustot’ muntaian parte hartu eben. Susako poetakaz batera osotutako happening sorta gustagarria izan zan eta, era horretara, euren testuak rockera hurreratu ziran, San Franciscon eta Liverpoolen beat poetek rock and rollagaz egindako saioen ostean aurrekari ugari izan dituan belaunaldi bateko poesia eta musikea buztartzeko ahaleginean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu