Etorkinen Eskubideen Aldeko Nazinoarteko Eguna

Harresiak Apurtuz 2006-10-06 02:00

Etorkinen eskubideen bardintasuna eta Atzerritartasun Legea bertan behera ixtea eskatzeko, Harresiak Apurtuz alkarteak manifestazinoa deitu dau gaurko, urriak 6, 18:30ean Bilboko Moyua plazatik hasita. Hona hemen alkarteak bialdutako manifestua:

Etorkinen eskubideen bardintasuna eta Atzerritartasun Legea bertan behera ixtea eskatzeko, Harresiak Apurtuz alkarteak manifestazinoa deitu dau gaurko, urriak 6, 18:30ean Bilboko Moyua plazatik hasita. Hona hemen alkarteak bialdutako manifestua:

'Immigrazio klandestinoaren kontra burrukatzeko atxakiagaz, gobernuek politika errepresiboa darabile eta gero eta gehiago gotortzen dabez nazino aberatsen mugak, atxiloketa zentroak eregita, jentea bizilekuetatik atararazota, herrialdetik kanporatuta eta lan-eskua aukeratuta.

Bat egiten dogu Etorkinen Eskubideen Aldeko Nazinoarteko Manifestuan jasotako eskakizunekaz eta eskakizun horreek lau puntu honeetan oinarritzen dira batik bat: erregularizau daitela etorkinen egoerea Europa osoan eta autor dagiela eskubide bardintasuna etorkin guztiei, zarratu daitezela Europako eta mundu osoko atxiloketa zentroak, bertan behera itxi dagiazala deportazinoak eta mugak esternalizetako prozesua eta, azkenik, bizileku eskubidea izan dagiela, lan-kontratua gorabehera.

Horreez gan, honako honeek be azpimarratu nahi doguz:

- Bidezko politika serio eta arduratsuak eskatzen doguz, munduko herri pobretuen desoreka ekonomiko eta sozialak konpontzeko.

- Ongizate estaduaren hondamendia salatzen dogu, izan be, gero eta egoera kaskarragoan dagoz danok erabilten doguzan zerbitzu publikoak eta Gizarte Segurantza.

- Etorkinek duintasunezko bizimodua izan dagiela eskatzen dogu, eta era berean, euran gizarte eta lan eskubideak bai eta eskubide politikoak be errespetau daitezala euran herrialdeetako alkarreagazko-arauak kontuan izan barik.

- Atzerritartasun Legea indarbakotu daitela eskatzen dogu, bestalde, persona danen eskubideak bermatuko dituan marko juridiko bat behar dogu bai eta eredu partehartzaileagoak be marko horren barruan.

- Asilo eskubidea autor daitela eskatzen dogu, Genevako Konbentzinoan jasotakoari jarraituta: eskatzen dauenari autortuko zaio‘arraza, erlijino edo nazionalidadeagaitik, gizarte-talde jakin batekoa izateagaitik edo eretxi politikoakaitik jazarria izateko bildurraren ondorioz eskatu badau (...)”

- Uko egiten deutsagu etorkinak kriminalizetan dituan diskurso politiko eta mediatikoari, ardura barik sustatzen ditualako arrazismoa eta jarrera xenofoboak.

- Merkantzia eta kapitalen zirkulazino askea sustatzen bada be, personen zirkulazino librerik ez dagoala salatu nahi dogu. Gobernuek mugen kontrolak zorroztu dabez eta horrek militarizazino estrategia zentzubakoa ekarri dau (hesiak, SIVE, FONTEX), ganera, kontrol neurri handiagoak ezarri dabez herrialde afrikarretako ur territorialetan.

- Berehalako kanporaketa prozedurak salatzen doguz, migrazinoko lankidetza eta berronarpen akordio ilunetan oinarrituta dagozalako eta mugen esternazionalizazinoa eta deportazinoak sustatzen dabezalako hirugarren herrialde batzuen bitartez.

- Gobernuek eta autonomi erkidegoetako zein tokiko administrazinoek etorkinentzako arreta neurriak har dagiezala eskatzen dogu.

- Modu irregularrean sartzen diran edo irregular bihurtzen diran etorkinei kanporatze zigorrik ez ezartzea eta indarreko kanporatze aginduak kentzea eskatzen dogu, hori dalako eskubideen erabateko autorpenaren lehenengo pausua.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu