’Poltsiko Musikea’ Bilbon jazz, pop, akustiko, Brasilgo musika eta musika barrien erritmoan

Bizkaie! 2006-10-05 02:00   Musikea

Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak ‘Poltsiko Musikea’ programearen bigarren edizinoari hasierea emongo deutso bihar. Hortik aurrera, barikuero, zemendiaren 3ra arte herritarrei musika joera desbardinak zuzenean esakiniko jakez.

Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak ‘Poltsiko Musikea’ programearen bigarren edizinoari hasierea emongo deutso bihar. Hortik aurrera, barikuero, zemendiaren 3ra arte herritarrei musika joera desbardinak zuzenean eskainiko jakez. Jazz, pop, akustikoa, Brasilgo musikea eta musika barriak dira aurten programeak batzen dituan gustu guztientzako genero motak, eta Tarrega Twins bikotearen emonaldiagaz hasiko da, ondoren, Mauri Meneses Guerriro, Jerónimo Martín Trío, La sombra y una más eta Itxaso-Iñaki Salvador bikotearen kontzertuakaz jarraitzeko. Hitzorduak Barrainkuako udaltegian izango dira arratsaldeko 20:00etatik aurrera dobaneko sarreregaz.

Bihar barikua, urriak 6, Tarrega Twins gitarren bikotearen txandea izango da eta euren errepertorioa gaur egungo eta betiko gitarrearen eredu nabarmenenen ibilbide personala da. Publikoak gozauko dauen obren aukeraketea barrokorik onenetik gaur egungo musika estiloetara doa, flamenko, jazz eta latindar soinuez nahasturik. Gitarra eta autoreei zuzenduriko sekulako omenaldia. Hurrengo barikuan (urriak 13) Mauri Meneses Guerreiro abeslaria, gitarra-jolea eta konpositore brasildarrak zenbait erritmoen fusinoa egingo dau, Pernanbucoko musika tradizionalean (bossa, chorroa eta jazz) oinarrituta. Urriaren 20an Jerónimo Martín Trío hirukoteak txundituta itxiko dau publikoa konposizino propioak dituan errepertorioagaz.

Programazinoak urriko azken barikuan jarraituko dau, hilaren 27an, Bilboko La Sombra y una más taldearen pop kontzertuagaz. Taldekideak Miguel Rebollo (gitarra) eta Javier Alcibar (gitarra akustikoa, armonikea eta ahotsa) dira.

’Poltsiko Musikea’-ren bigarren edizinoa zemendiaren 3an amaituko da Itxaso-Iñaki Salvador Duo bikoteagaz, esperientzia eta musika ibilbide zabaleko bikoteagaz, hain zuzen. Laster argitaratuko da Iñaki Salvadorren CD barria eta hor Itxasok protagonismo berezia dauka, izan be, kantu guztietan abesten dau.

’Poltsiko Musikea’. Bilbon, Barrainkuako udaltegian (Barrainkua, 5)

- Urriaren 6an, TARREGA TWINS (gitarren bikotea).

- Urriaren 13an, MAURI MENESES GUERRERO (Brasilgo musikea).

- Urriaren 20an, JERÓNIMO MARTÍN TRÍO (Jazz).

- Urriaren 27an, LA SOMBRA Y UNA MÁS (Pop).

- Zemendiaren 3an, ITXASO-IÑAKI SALVADOR DÚO (Musika barriak).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu