Alejandro Gomez Monteverderen 'Bella' filma nagusi Toronton
2006-09-19 02:00 BarriakPelikulan, sukaldari mexikar baten (Eduardo Verastegi) eta zerbitzari estadubatuar baten (Tammy Blanchard) arteko istorioa kontetan da.
Alejandro Gomez Monteverderen Bella komedia erromantiko mexikarrak irabazi dau Torontoko 31. Zinema Jaialdiko sari nagusia.
'Bella' pelikulan sukaldari mexikar baten (Eduardo Verastegi) eta zerbitzari estadubatuar (Tammy Blanchard) baten arteko istorioa kontetan da.
Bestalde, 'Death of a President', George W. Bush Ameriketako Estadu Batuetako presidentearen hilketearen ganeko dokumental faltsuak irabazi dau kritikearen saria.
Diesel Discovery saria, kazetariek emoten dabena, Joachim Trierren 'Reprise' pelikula norvegiarrarentzat izan da.
'Takva: A Man´s Fear of God' koprodukzino turkiar eta alemaniarrak barrikuntza kulturalaren saria irabazi dau eta 'Sur la Trace D´Igor Rizzi' eta 'Manufactured Landscapes' film luzeek eta 'Les Jours' film laburrak Kanadako pelikulei emoten jaken saria irabazi dabe.
Aurtengo Torontoko Jaialdian, hamar egunetan, 61 herrialdetako 352 pelikula emon ditue.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!