Euskal Behatokia, kulturearen erakunde sustatzailea
2006-09-18 02:00‘Kulturearen ganeko informazino hutsunea betetea eta kulturea gizartearen eta ekonomiaren elementu nagusi legez ezartea’ dira Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sortu gura dauen Euskal Behatokiaren helburu nagusiak.
‘Kulturearen ganeko informazino hutsunea betetea eta kulturea gizartearen eta ekonomiaren elementu nagusi legez ezartea’dira Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sortu gura dauen Euskal Behatokiaren helburu nagusiak. Orain dala urte bi, 2004ko irailaren 21eko Gobernu Kontseiluko saioan, Kulturearen Euskal Plana onartu zan eta bertan zehaztu ziran Euskal Behatokia izango danaren oinarriak.
Behatokiak Jarraipen Baztordea izango dau, honako kideek osotuta: Eusko Jaurlaritzea, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiak, Bilbao, Donostia eta Gasteizko Udalak eta Eudel, baita kulturgintzako zenbait sektoretako ordezkariak be.
Kulturearen Euskal Behatokiaren aurrekariak honako lau alderdi nagusi honeetan laburtzen dira: kulturearen ganeko informazino faltea; informazinoa batzeko metodo estandarra ezartzeko beharra,konparazinoak egiteko eta erabagiak hartzeko; sektorea ezagututa, baina eguneroko kudeaketearen larritasunik barik, errealidade kulturala aztertzeko erakundea sortzeko beharra; eta, azkenik, kulturearen ganeko azterketan eta hausnarketan elementu objektiboak sartzeak daukan garrantzia.
Holan, Behatokia Kulturearen Euskal Planaren oinarrietako bat izango da. Lehenengo fasean, 2006-2008, kudeaketea Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sustatzeko Zuzendaritzeak hartuko dau. Gero, lehiaketa publiko bidez aukeratutako kanpoko enpresaren baten laguntzino teknikoa be izango dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!