‘Bertsolaritzen’, bertso idatzien XI. edizinoa Mendatan

Bizkaie! 2006-09-19 02:00   Bertsolaritzea

Mendatako Udalak, OILARGANE herriko alkarteagaz batera, ‘Bertsolaritzen’ ekimenaren bederatzigarren edizinoa antolatu dau domekarako, irailak 24. ‘Bertsolaritza dogu herriko bizitzaren oihartzuna’ lelopean, eta lau urtetako etenaldi baten ostean, Mendatako bertso idatzien lehiaketa hau berreskuratu da.

Ekimenaren helburuak bertsolari barriei aukerea emotea eta bertsolariak ez diran gazteak bertso mundura hurreratzea dira. Lehiaketea 11 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago.

Parte hartzaileek ordu bete izango dabe, goizeko 11:00etatik 12:00etara, euren bertso idatziak preparetako. Eguerdiko 12:00etan mezea ospatuko da eta jarraian, triki bertso kantu poteoa egingo dabe herriko trikitilariakaz eta inguruko bertsolariakaz, tartean Ireneo Ajuria, Jesus Mari Sardui, Moises Enbeita eta Jon Enbeita. Eguerdi partean, 13:45ean, sari-banaketea egingo dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu