Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak Tene Mujika bekearen bigarren deialdia egin dabe
2006-09-19 02:00 kulturbizDebako Udalak eta Elkar argitaletxeak II. Tene Mujika bekearen deialdia egin dabe, Euskal Herriko oraintsuko historiaren ezagutzea zabaltzeko eta euskal literaturea aberasteko asmoz. Bekeak 6.000 euroko diru-laguntzinoa emongo dau.
Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak II. Tene Mujika bekearen deialdia egin dabe, Euskal Herriko oraintsuko historiaren ezagutzea zabaltzeko eta euskal literaturea aberasteko asmoz. Bekeak 6.000 euroko diru-laguntzinoa emongo dau.
Euskal Herriaren azken 50-60 urteetan izandako persona, talde, jazoera eta mobimenturen bati buruzko liburuak egiteko proiektuak aurkez daitekez, berbarako, biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, alkarrizketak edo ikerketak. Lanak jatorrizkoa eta euskeraz sortua izan beharko dau, aurrez argitaratu nahiz saritu bakoa.
Proiektuak aztertzean, bi ezaugarri hartuko dira batez be kontuan: testuaren beraren kalidadea eta gaiaren interesa. Ez da fikzinorik onartuko baina bai materialaren lanketa literarioa, idazleak hola nahiko baleu; dibulgazino-lanak bezela egin daitekez ikerketak, baina ez espezialistentzat bakarrik idatzitakoak.
Parte-hartzaile bakotxak ondorengoak aurkeztu beharko ditu, lau aldakitan: idazlearen curriculum laburra, orri batean, argitara emondako lanak aitatuz, baita hartu-emonetan jarteko helbide eta bestelakoak be; idatzi nahi dauen lanaren azalpena, hiru eta sei orri bitarteko luzerakoa, egoki eretxitako ezaugarriak zehaztuz, besteak beste, gaia, egiturea, iturriak, metodologia, aurreikusitako luzera edo estiloa; eta idazlanaren lagina edo erakusgarria, 15-20 orrialde bitartekoa.
Lorea Agirrek, Elixabete Garmendiak eta Pruden Garziak osotutako epaimahaiak, jasotako proiektu guztiak aztertu eta euren arteko bat izentauko dau irabazle 2007ko urtarrilean. Aurkeztutako lanek behar ainako kalidaderik ez dabela eretxi ezkero, bekea emon barik itxi leikie epaimahaikoek.
Bekako diru-kopuruaren erdia, izentau eta berehala jasoko dau irabazleak, eta beste erdia, idazlan amaitua emon eta epaimahaikoek onespena emondakoan, lehen erdia jasoten dauenetik urtebetera, hain zuzen be.
Irabazleak izentapena jaso eta urtebeteko epea izango dau, gehienez, idazlan amaitua Debako Udalari helarazoteko. Bitarte horretan egileak hasierako proiektua aldatu nahi izango baleu, epaimahaikoei jakinarazo beharko deutse aldaketearen barri eta euren onespena jaso beharko dau.
Idazleak bere lana emongo ez balau, edo idazlan horren izaerea eta kalidadea, epaimahaikoen eretxiz, proiektuan azaldutakoen aldean nabarmen kaxkarragoak balira, idazleak bueltau egin beharko dau jasotako dirua.Diru-laguntzinoa jasotako idazlanaren jabetza egilearena izango da. Alabaina, lan horrek ezin izango dau beste ezelako beka edo saririk jaso, ez laguntzaren aurretik ez ondotik, argitaratu osteko sariak izan ezik. Elkar argitaletxeak argitaratuko dau idazlana eta egile-eskubideak ohiko moduan pagauko deutsoz egileari. 2007ko maiatzean kaleratuko da liburua, eta bertan, bekearen aitamena egingo da nahitaez.
Proiektuak zemendiaren 30era arte bialdu daitekez Debako Udaletxera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!