Bilbo eta Bizkaia 2050. urtean zelakoak izango diran imajinau behar da Creativity Zentrumen kontakizun lehiaketan

Dabi Piedra Robledo 2011-01-24 13:32   kulturbiz

Bilbo eta Bizkaia 2050. urtearen bueltan zelakoak izango diran kontau beharko dabe parte-hartzaileek, sasoi haretan zelan jantziko garen, zer jango dogun, zegaz ames egingo dogun, zeintzuk izango diran gizartearen baloreak eta abar. Creativity Zentrumen filosofiagaz bat egiten dauen gaia aukeratu dabe kontakizun lehiaketako I. ekitaldirako, izan be, sormena eta etorkizuneko ikuspegia dira zentroaren oinarriak.

Bilboko Udalak 2011ko kultur programazinoa jasoten dauen gidaliburuaren 15.000 ale banatuko ditu

Bilbao Sormenezko Hiria Izenburupean 2011-01-20 14:09   kulturbiz

Bilboko Kultura eta Hezkuntza Saila 2011ko gidaliburu barria banatzen hasi da aste honetan. Gidaliburuak 100, kultur jarduera baino gehiagoren artean, antzerki, zine eta musika jaialdiak, literatura lehiaketak eta jardunaldiak, arte jarduerak, ondarea ezagutarazoteko eta sustatzeko jarduerak, ikastaroak edo uritar guztien esku egongo diran udal kultur baliabide guztien zerrendak jasoten ditu, besteak beste.

Badator Eszenako sorkuntzea bultzatzeko III. 'Artistak Egoitzan' programea

Bizkaie! 2011-01-18 10:56   kulturbiz

Programea orain bi urte Bilbon arte eszenikoak sustatzeko eta bultzatzeko asmoz martxan jarritako ekimen barritzailea da. Deialdira aurkeztu nahi diran konpainiek 2011ko martiaren 20ra arte aurkeztu ahal izango ditue euren sorkuntza proposamenak. Horreen helburu nagusiak proposamen eszenikoak sortzea, ikertzea eta zabaltzea izango da.

Jesus Guridiren 'El Caserio' zarzuelea Bilboko Arriaga Antzokian izango da urtarrilaren 21etik 29ra

Bizkaie! 2011-01-18 10:25   kulturbiz

El Caserío Bilboren sentimentuagaz eta Arriaga Antzokiaren historiagaz lotuta dago. Hori dala eta, Arriagak zarzuela honen muntaia barria produzidutea erabagi dau, Pablo Viar bilbotar aktore eta zuzendari gaztearen eszena zuzendaritzapean, Daniel Biancoren eszenografiagaz, eta Jesus Ruizen jantziakaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

AlhondigaBilbao zentroak 15 prestakuntza-tailer antolatu ditu datozan hileotarako

Bizkaie! 2011-01-11 11:01   kulturbiz

AlhondigaBilbao zentroak 15 prestakuntza-tailer antolatu ditu 2011. urteko lehenengo hiruhilekorako. Ikasiz programako tailerrak dira, eta urian dagoan prestakuntza-eskaintzea osotu gura dabe. Era berean, herritarrak animau gura ditu arlo desbardinetara hurreratzeko. Tailerrak hainbat arlotakoak izango dira, besteak beste, literaturea, zinemea, zientzia, xakea, Internet, kazetaritzea edota argazkigintzea.

Bilbotar gazteek eskuragai daukie 2011ko 'Kultura 18' txartela

Bizkaie! 2011-01-04 14:04   kulturbiz

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak gazteak antzerkia, jantzea, operea, musika sinfonikoa edo jazza lako arte adierazpenetara hurreratzeko ekimena jarri dau martxan beste urte batez. Bere izenak dinoan legez, 2011n 18 urte beteten dituen gazteei zuzendutako 'Kultura 18' txartela da. Aurtengo kanpainan, igaz erabilitako Ikuskizuna hastera doa goiburuari eutsiko jako.

OLBEren 'Jostailuen kutxa' obreak emongo deutso hasierea Arriaga Antzokiko 2011ko egitarauari

Bizkaie! 2011-01-04 10:43   kulturbiz

Umeei zuzendutako ikuskizunak hasierea emon deutso 2011ri Bilboko Arriaga Antzokian: Jostailuen kutxa obrea, OLBEren eskutik jatorkuna eta aktore eta txontxongiloak protagonista dituana. Etcétera izeneko konpainiak produziduta, egurrezko soldaduren, trapuzko panpinaren eta Polichinelaren arteko amodiozko istorioa dau berbagai antzezlanak. Urtarrilaren 3tik 5era bitartean izango da ikusgai.

Guggenheim Bilbao Museoak 956.417 bisitari izan zituan 2010. urtean

Bizkaie! 2011-01-03 16:17   kulturbiz

Guggenheim Bilbao Museoa buru da Europan kultura-erakundeen artean autofinantzaketa mailari jagokonez: 2010ean % 67koa izan zan, hau da, gastau ziran 3 eurotik 2 Museoak berak sortu zituan.

'El Mago de Oz' musikalagaz hasiko dau urtea BBK Aretoak

Bizkaie! 2010-12-29 11:01   kulturbiz

Umeei zuzendutako El Mago de Oz musikalagaz hasiko dau urtea Bilboko Kale Nagusian dagoan BBK Aretoak. Ikuskizunaren lehen saioek izan daben arrakastea ikusita, urtarrilaren 3an ikuslego osoari zabaldutako bi saio egingo dira.

Amazonaseko indigenen bizimodua ikusgai Bilbon, argazki erakusketa bati esker

Dabi Piedra 2010-12-27 14:44   kulturbiz

Brasil eta Venezuelako indigenen bizimodua, ohiturak, arazoak eta mundu ikuskerea ezagutu leitekez Mundu indigenarako bidaia izeneko erakusketan, argazki panelen bidez eta baita Hego Amerikatik ekarritako objektuei esker be.

Berriztarrek idatzitako hiru liburu aurkeztuko ditue

Bizkaie! 2010-12-22 10:20   kulturbiz

Gaur, abenduak 22, Berrizko Kultur Etxean herritarrek idatzitako hiru libururen aurkezpena egingo da arratsaldeko 19:00etan hasita.Hiru liburuen sipnosi txiki bana egin dogu.

Guggenheim Bilbao Museoak 'Ateak Zabalik' jardunaldia egingo dau gaur Museoaren Lagunentzat

Bizkaie! 2010-12-20 10:51   kulturbiz

Gabonetako ospakizunen bezperan, abenduaren 20an, Guggenheim Bilbao Museoak Ateak Zabalik jardunaldia egingo dau Museoaren Lagunentzat, orain arte egin dauen moduan. Erakusketak ikusteaz gan, bertaratzen diranek ezohiko guneak ikusi eta Erregistro eta Kontserbazino Arloen eginkizunak ezagutu ahal izango ditue.

Bilboko Kafe Antzokiak 15 urte 15ean

Bizkaie! 2010-12-15 12:02   kulturbiz

Gaur, abenduak 15, 15 urte beteko ditu Bilboko Kafe Antzokiak, eta egun hori holako urtemuga batek merezidu dauen legez ospatzeko aukerea dago gaur areto bilbotarrean 'hasiera haretan amesa zana era batera edo bestera gauzatzen lagundu deuskuen adiskide guztiakaz'.

Bilbo Zaharrak kultura jarduerez betetako hiru egunez gozauko dau

Bizkaie! 2010-12-15 10:56   kulturbiz

Berreginen Museoak, Caostica alkarteagaz alkarlanean antolatutako GizaZine jasoko dau. Ekitaldi horren barruan, inmigrazinoari (abenduaren 16an) eta bikote barruko komunikazinoari (abenduaren 17an) buruzko bi mahainguru jasoko dira, eta mahainguruak osotzeko, landu beharreko gaiakaz lotutako zenbait film labur emongo dira. Saioak gaueko 20:00etatik 21:30etara bitartean egingo dira, eta sarrera librea izango da.

Arte Ederren Fakultadean AKME’010 jardunaldiak hasiko dira gaur

Bizkaie! 2010-12-14 10:21   kulturbiz

Kontu kontzeptual, formal eta teknikoak garatzen dituen berbaldiez aparte, hainbat tailer antolatzen dira. Artistak ekintza zuzenak zein adierazpenak egitea da lan prozesuaren oinarria, eta irudiagaz, soinuagaz, eta beste euskarri alternatibo batzuekaz lan egiten dabe.

Kulturako Euskal Kontseiluak edegia izateko bokazinoa dauela adierazo dau Urgellek

Bizkaie! 2010-12-14 09:48   kulturbiz

Bileran planteau dan helburua izan da hilebete baino lehen prest izatea behar beste eztabaidatutako eta adostutako dokumentu bat, Talde Eragileak berehala eratu ahal izateko, hau da, 'errealidadeagaz hartu-emonetan jarriko gaituenak, gure kulturearen sektore edo arlo bakotxaren egiazko ikuspegia, beharrizanak eta mobimentuak ezagutarazoko deuskuezanak'.

Urte eta erdiko etenaren ostean, gaur batuko da Kulturaren Euskal Kontseilua Bilbon

Bizkaie! 2010-12-13 12:09   kulturbiz

Kontseilukide barrien artean, besteak beste, Alex de la Iglesia zinemagile eta Espainiako Zinema Akademiako zuzendaria, Miguel Zugaza Madrilgo Prado museoko zuzendaria, Lucia Lakarra jantzaria, Oier Araolaza Dantzan.com webguneko zuzendaria, Joseba Martin Radio Euskadiko esataria eta Karmele Jaio idazlea dagoz.

Balagan zirko-ikuskizunagaz amaituko da Bilboko Arriaga Antzokiaren 2010eko egitaraua

Bizkaie! 2010-12-13 12:04   kulturbiz

Mikhail 'Misha' Matorinek sortutako eta ekoiztutako Balagan zirko-ikuskizunagaz amaituko da Bilboko Arriaga Antzokiaren 2010eko egitaraua. Abenduaren 28tik 30era bitartean izango da, egunero bi saio eskainiz, 17:30ean eta 20:30ean. Danetara, beraz, sei saio izango dira 'Cirque du Soleilen handitasuna antzoki baten intimidadean' eskaintzen dauen ikuskizunarentzat.

EAEko 350 establezimenduk hartuko dabe parte 'Kultura Bonua' kanpainan, igaz baino % 22 gehiagok

Bizkaie! 2010-12-10 14:29   kulturbiz

2010eko abenduaren 13tik 2011ko urtarrilaren 5era bitartean erosi ahal izango dira bonuak finantza-erakunde kolaboratzaileek gaitutako kutxazainetan. Bonuak erosten dituen personek abenduaren 13tik 2011ko urtarrilaren 20ra arte baino ezin izango ditue erabili, programeari atxikitako establezimenduetan. Behin epea igarota, ez dabe pagetako baliorik izango.

Badatoz 2010eko Marijesiak kopla barri eta guzti

Bizkaie! 2010-12-09 16:30   kulturbiz

Kopla barria Pedro Bidaguren 'Garratza lumotarrak Goitia moldiztegian 1919. urtean argitaratutako Marijesien bildumako lehenengo lau egunetarako kantetako 4. zenbakiduna da. Beste bilduma batzuetan honelakorik agertzen ez bada be, Garratza-ren bildumea garrantzi handikoa da gure Marijesien testigantzan eta bilakaeran.