Salgai dagoz Bilboko Arriaga Antzokiak BBK Aretoan antolatzen dauen programazinoaren sarrerak

Bizkaie! 2010-05-04 10:57   kulturbiz

'Mercado Libre' antzezlanak inaugurauko dau BBK Aretoaren eszenatokia datorren barikuan, hilak 7, 20:00etan. Teatro Español konpainiaren produkzino hau gure garaiko obra bat da, Luis Araujoren testuagaz eta Jesus Cracioren zuzendaritzeagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Elkar argitaletxeko editorea zan Joxantonio Ormazabal hilda topau dabe

Bizkaie! 2010-05-03 18:24   kulturbiz

Umeentzako liburuen editore lanetan jardun eban Ormazabalek, eta liburu asko idatzi zituan. Pasa dan eguenean bertan aurkeztu eban bere azken lana: Ehun ipuin hitz gutxitan haur literaturako liburua, zortzi urtetik gorakoentzat.

Nabarra badoa Navarratik

Nabarra 2010-04-28 11:10   kulturbiz

Nabarra aldizkaria ez da aurrerantzean Nafarroan argitaratuko. Nabarreria Argitalpen Kudeaketak ezin deutso egoera ekonomikoari eutsi, eta proiektua beste batzuen esku itxiko dau. Bilbon, NBR alkarteak erronkeari aurre egingo deutso, eta Irati Jimenez idazle eta kazetaria izango da aldizkariaren arduradun barria.

'Irakurri, Gozatu eta Oparitu', laugarrenez

Bizkaie! 2010-04-21 15:37   kulturbiz

'Irakurri, Gozatu eta Oparitu’ egitasmoa apirilaren 23an hasiko da, Liburuaren Nazinoarteko Egunean eta amaierea, barriz, garagarrilaren 24an izango da, izan be, udea izaten da jenteak irakurteko denpora gehien dauen tartea, eta ondorioz uda aurreko hilak oso egokiak dira liburu trukea sustatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Artelan Berreginen Museoak testu klasikoak jarriko ditu bere obren ondoan, Liburuaren Nazinoarteko Eguna dala eta

Bizkaie! 2010-04-20 11:23   kulturbiz

Ekimen barri horren bitartez, museo bilbotarrak testu klasikoen ezagutza eta irakurketea sustatu nahi dau. Era berean, erakusten dan lan bakotxa eta bere ingurua hobeto ulertzeko erreferentziazko tresna jarri nahi dau bere bisitarien esku.

Hutsik geratu da Goyaren artelan baten enkantea Bilbon

Bizkaie! 2010-04-16 13:13   kulturbiz

Enkante-etxeko arduradun Marisa Arnaizen esanetan, krisia izan da arrazoia: 'beste sasoi batean salduta beharko leuke'. Urteera-prezioa 900.000 eurokoa izan da.

Nobedadeak Bilboko Guggenheim eta Artelan Berreginen museoetan Aste Santuan

Bizkaie! 2010-03-31 16:39   kulturbiz

Guggenheim Bilbao Museoa zabalik egongo da datorren astelehenean, Pazko Astelehena dalako eta Bilboko Artelan Berreginen Museoak, barriz, zabaldu egingo dau bere irekiera ordutegia Aste Santuko egunetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hermes aldizkariak zenbaki berezia eskaini deutso Jose Antonio Agirre lehendakariari

Bizkaie! 2010-03-30 18:18   kulturbiz

Aitatu argitalpenean, EAJren EBBko lehendakari Iñigo Urkulluren eta bizirik dagozan hiru lehendakari abertzaleen –Garaikoetxea, Ardanza eta Ibarretxe— gogoeta bana jaso dira, baita Iñaki Anasagastik Manuel Irujori 1975ean, Caracas-en, Agirreri buruz egindako alkarrizketa inoiz argitaratu bako bat.

Eskena-k arte eszenikoen biziraupena bermatuko leuken eredu barriaren beharra aldarrikatu dau

Bizkaie! 2010-03-24 17:38   kulturbiz

Egoera ekonomikoaren oihartzuna aprobetxauta indartu diran diskurtso neoliberal interesatuak salatuz, kulturearen kudeaketea alor pribatura eroan nahi daben ahotsen aurrean, sistemen batasuna eta integrazinoa urtenbide legez aldarrikatu dau Eskena-k.

5.500 pertsona baino gehiagok bisitau dabe AlhóndigaBilbaoren Infopuntua

Bizkaie! 2010-03-23 10:36   kulturbiz

‘Infopuntua AlhóndigaBilbao martiaren 16tik apirilaren 14ra bitartean egongo da zabalik, astelehenetik domekara. Espazioaren ordutegia 11:00etatik 21:00etara bitartekoa da. Era berean, eta zerbitzu hori osotzeko, martiaren 16etik aurrera, AlhóndigaBilbaoren arretarako telefonoa (94 4014014) egongo da erabilgarri, 09:00etatik 20:00etara, astelehenetik domekara.

Bilbok Nazinoarteko Poesiaren Eguna ospatuko dau Miguel Hernandez poeteari eskainitako errezitaldiagaz

Bizkaie! 2010-03-18 12:44   kulturbiz

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Nazinoarteko Poesiaren Eguna ospatuko dau martiaren 22an, Miguel Hernándezen irudiari eskainitako poesia errezitaldiagaz, poeta handiaren jaiotzaren mendeurrena ospatzen dan urtean, izan be, 1910eko urriaren 30ean jaio zan.

Erlea kultura aldizkariaren bigarren zenbakia aurkeztu dabe Bilbon

Bizkaie! 2010-03-17 14:52   kulturbiz

Erlea aldizkaria Euskaltzaindiak argitaratzen dau -akademiaren egistamoetako bat da-, eta Jose Irazu 'Bernardo Atxaga' idazle eta euskaltzain osoa da zuzendaria. Pamiela argitaletxea arduratzen da edizinoaz eta diseinuaz. Ale honetan, Irlanda da gai nagusia; hortik, ekimena gaur aurkeztu izana, San Patrizio egunean.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Orhipean parke tematikoak kultureagaz lotutako eskaintzea izango dau astegoienean Durangon

Bizkaie! 2010-03-17 10:10   kulturbiz

Goizeko 10:30etik gaueko 22:30era edegita egongo dan parkeak artisautzako produktuen eta nekazaritzako elikagaien merkadu baten egiturea izango dau, eta balio erantsi nagusia kultureagaz lotutako eskaintzea izango da. Eskaintzea umeei, gazteei eta helduei zuzenduta dago eta sarrerea dobakoa izango da.

'Infopuntua', AlhóndigaBilbao ezagutzen hasteko gunea

Bizkaie! 2010-03-15 17:36   kulturbiz

Aisialdi, Kultura eta Jarduera Fisikoaren Zentroak 2010eko maiatzaren 18an edegiko ditu ateak, baina aurretik, herritar guztiei erakutsi gura deutse zer topauko daben bertan. Horretarako, Infopuntua informazino gunea inaugurauko dau martiaren 16an. Bertan, zentroaren espazino, instalazino eta zerbitzuei buruzko informazinoa emongo jake herritarrei.

Miguel Delibes idazlea hil da

Bizkaie! 2010-03-12 10:20   kulturbiz

Cervantes Saria irabazi eban 89 urteko espainiarra oso larri egoan, izan be, konortea galduta egoan atzotik osasunak okerrera egin ebalako, eta seme-alabak inguruan izan ditu ordutik.

Chillida Leku Museoak sarreren prezioa merkatuko dau 2010eko astelehenetan

Bizkaie! 2010-03-10 10:31   kulturbiz

Datorren astelehenetik aurrera, Chillida Leku Museoko sarreren prezioa 4,5 eurokoa izango da 2010eko astelehen guztietan, apirilaren 5ean, zemendiaren 1ean eta abenduaren 6an izan ezik. Salneurri normala 8,5 eurokoa da.

Getxoko Udalak Gobelako liburutegia edegi dau

Bizkaie! 2010-03-08 13:16   kulturbiz

Orain arte Erromoko eta Areetako liburutegietako zerbitzua hartzeko edegi dabe liburutegia, leku bi horreetan lanak hasiko dira-eta. Danetara, areto berriak 400 metro koadroko azalerea izango dau, helduentzako 46 jesarleku eta beste 28 umeentzako gunean. Ganera, azken gune horretan irakurteko txoko bat be egongo da.

Gaur lurperatuko dabe Joxe Miel Bidador filologoa eta ikerlaria

Bizkaie! 2010-03-03 11:27   kulturbiz

Garuneko isuria izan eta egun gitxitara hil da Iruñean Joxe Miel Bidador euskal idazle klasikoen ikerlari eta historialaria, 39 urte zituala. Bidador jantzaria eta jantza ikerlaria be bazan, baita Euskal Idazleen Alkarteko kidea be. Gaur, martiak 3, lurperatuko dabe, 16:30ean, Baternainen; etzi, omenaldi zibila egingo deutse.

'Ez' esateko hamaika arrazoi

Karolina Almagia 2010-03-02 11:49   kulturbiz

Maria Mur-ek galdetzen deutso bere buruari: 'zergaitik erabilten da hainbestetan artea salbatzaile-tresnatzat, inori interesetan ez bajako artea'. Mur and.ak kritika zorrotza egiten deutso Guggenheim Bilbaori: 'Museo autista bat da. Ez dauka bape loturarik hemen lan egiten daben eragileakaz'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilbaoeszenak arte eszenikoen sustapenerako 'Artistak egoitzan' programearen deialdia zabaldu dau

Bizkaie! 2010-02-23 14:50   kulturbiz

Programa honetan, Bilboko Udalak helburu bi lortu nahi ditu: batetik, arte eszenikoen esparruko arte sorkuntzea sustatzea, eta, bestetik, garapen eta ikerketa-prozesuak bultzatzea, arlo eszenikoak eta, batez be, dramaturgia barriak ardatz nagusiak izanik.