Hutsik geratu da Goyaren artelan baten enkantea Bilbon
2010-04-16 13:13 kulturbizEnkante-etxeko arduradun Marisa Arnaizen esanetan, krisia izan da arrazoia: 'beste sasoi batean salduta beharko leuke'. Urteera-prezioa 900.000 eurokoa izan da.
Francisco de Goya Zaragozako margolari ezagunaren lan bat enkantean atara dabe Bilbon eta hutsik geratu da. Urteera-prezioa 900.000 eurokoa izan da eta lanak ez dau eskaintzarik jaso. Enkante-etxeko arduradun Marisa Arnaizen esanetan, krisia izan da arrazoia: 'Beste sasoi batean salduta beharko leuke'. Madriletik, Zaragozatik eta Bartzelonatik etorritako jenteagaz bete da enkante etxea.
'Inmaculada' izena jarri deutse orain arte ezagutzen ez genduan Goyaren lan honi, eta amabirjinearen irudia erakusten dau, aingeruz inguratuta. Margolanaren kontserbazino-egoerea 'bikaina' ei da. Arnaizek jakitera emon dauenez, Jose Rogelio Buendia Madrileko Unibersidade Autonomikoko irakasle eta katedradunak legeztatu dau margolanaren autoretzea. Horretarako, pigmentuen azterketak eta erradiografiak egin ditue, besteak beste.
Euskal Herriko bilduma pribadu batean egon da lana urteetan. Espainia osoko bildumazaleen interesa biztu dau orain arte ezezaguna zan pintureak, eta Bilboko enkante-etxera jo dabe askok lanari buruz galdezka, Arnaizek adierazo dauenez.
Pasa dan abenduan, Goya artistearen beste margolan bat atara eben enkantean Bilbon. 'La liberación de San Pedro' zan lanaren izena, eta oraingo 'Inmaculada' hau baino txikiagoa zan. Orduan 170.000 euro pagau zituen artelana etxera eroateko.
Beste arte-lan batzuk be izan dira enkantean Bilboko enkante-etxean: Lucio Muñoz artistearen 'Principio del Hes' (hasierako prezioa: 30.000 euro), Mariano Barbasanen 'Plaza de Subiaco' (50.000 euroan hasita) eta Daniel Vazquez Diaz margolariaren semearen erretratua, aitak sortua. Azken hori erosteko 45.000 eurogaz hasi zan eskaintzea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!