Orhipean parke tematikoak kultureagaz lotutako eskaintzea izango dau astegoienean Durangon

Bizkaie! 2010-03-17 10:10   kulturbiz

Goizeko 10:30etik gaueko 22:30era edegita egongo dan parkeak artisautzako produktuen eta nekazaritzako elikagaien merkadu baten egiturea izango dau, eta balio erantsi nagusia kultureagaz lotutako eskaintzea izango da. Eskaintzea umeei, gazteei eta helduei zuzenduta dago eta sarrerea dobakoa izango da.

Orhipean parke tematikoa egingo da barikutik domekara bitartean (martiak 19-21) Durangoko Landako Gunean. Goizeko 10:30etik gaueko 22:30era edegita egongo dan parkeak artisautzako produktuen eta nekazaritzako elikagaien merkadu baten egiturea izango dau, eta balio erantsi nagusia kultureagaz lotutako eskaintzea izango da. Eskaintzea umeei, gazteei eta helduei zuzenduta dago eta sarrerea dobakoa izango da.

Durangoko Udaleko iturriek jakinarazo dabenez, jarduera guztiak euskeraz egingo dira Kulturgunea izeneko espazioan. Diziplina anitzeko izaerea dauen espazio honetan, parte-hartzaileek kultur ondarea ezagutzen eta identifiketan ikasiko dabe arte eszenikoen, arte plastikoen, literaturearen, kultura aniztasunaren, zinemagintzako lengoaiaren, historiaren eta musikearen bitartez, besteak beste.

Kulturgunea espazioak proiektuaren edukiak publiko mueta guztiari hurreratzeko beharrezkoak diran baliabide teknologiko guztiak izango ditu. Holan, pabilioian 4x3 metroko 'led' dalako pantaila erraldoi bat jarriko da jarduera guztien garapena proiektetako.

Horrezaz gan, umeei eta gazteei zuzendutako espazioan honako honeek topau ahal izango dira: WiFi zonaldea, F1 simulatzailea, 'jumping'-a, ludoteka erraldoia eta puzgarri erraldoiak. Azkenik, bisitariak herritik parkera eroateko tren turistiko bat be jarriko da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu